(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta NUPak Zuzenbideko eta Ekonomiako espezialista propioen bi titulu eskaintzen ditu kudeaketa publikorako asteartea, 2011.eko irailak 20


Ikasturte honetan emango dira, eta Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioentzat da


Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2011-2012 ikasturte honetarako zuzenbideko eta ekonomiako espezialista unibertsitarioko bi titulu propio eskaintzen ditu kudeaketa publikorako, funtzio publikora bi alor horietako tituludun gisa sartu ziren Administrazio Publikoen funtzionarioentzat.

Nafarroako Gobernuak, Administrazio Publikoetako Nafarroako Institutuaren bidez (INAP), NUParekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetuta duen erakunde autonomoa, titulu propio horietan matrikulatutako parte-hartzaileen ordu presentzialak egiaztatuko ditu langileak eta administrazio-karrera sustatze aldera. Izena emateko epea zabalik dago jada, eta informazio guztia honako webgune honetan deskarga daiteke: http://www1.unavarra.es/fundacionuniversidadsociedad/formacion/titulos-propios-de-la-universidad

Unibertsitate Gizarte Fundazioaren bidez kudeatutako titulazio horien helburua, Nafarroako Administrazio Publikoen funtzionarioen kudeaketa publikoari buruzko ezagutzak eguneratu eta hobetzea da (Nafarroako Gobernua, udalak, kontzejuak edo enpresa publikoak), bai eta izateko asmoa duten pertsonena ere.

Kudeaketa publikorako Ekonomiako espezialista unibertsitarioaren titulu propioa 2012ko lehen eta bigarren lauhilekoan emango da, eta Joseba de la Torre NUPko Historia eta Erakunde Ekonomikoen katedratikoak zuzenduko du. Ikasketa-programa ekonomia eta enpresako arloen inguruan egituratzen da diziplina arteko izaerarekin, eta kudeaketa nahiz administrazioko tekniketan jada espezializatutako langileentzat orientatuta dago.

Bestalde, Kudeaketa publikorako Zuzenbideko espezialista unibertsitarioaren titulu propioaren helburua da: Nafarroako Zuzenbide Publikoan espezializatzea, Administrazio Publikoei aplikatu beharreko legeriari buruzko ezagutzak eguneratzea eta administrazioarekiko harremanetan ezagutzaren gaitasunak hobetzea eta erabilitako teknika juridikoak erabiltzea. NUPko Administrazio Zuzenbideko irakasle José Francisco Alenza irakasleak zuzentzen du, eta 2011ko urriaren eta 2012ko ekainaren artean emango da.

Bi kasuetan, ikasketa-programa nahitaezko modulu edo ikastarotan eta hautazko modulutan egituratzen da. Espezialista titulua eskuratzeko, matrikulatuek nahitaezko ikastaroak eta hautazkoak diren beste ECTS (hezkuntzako sistema europar ezberdinen bateratzea bermatzen duten kredituen sistema estandarra) 15 kreditu egin beharko dituzte

.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa