(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak automozioaren sektoreko enpresen arteko baterako jarduerak sustatu ditu

asteartea, 2011.eko irailak 20


Topaketen programa batek logistikan, energiaren eraginkortasunean eta "lean production" delakoan esperientziak eta jardun onak partekatzeko aukera emango du


Volkswagen autoa laborategi batean

Volkswagen autoa Nafarroako Automozioaren Berrikuntza Teknologikoaren Zentroko (CITEAN) laborategi batean

Nafarroako Gobernuak sustaturiko Nafarroako Automozioaren Klusterrak eta Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoak laneko topaketa programa bat antolatu dute logistikaren, energia aurreztearen eta eraginkortasunaren eta "lean production" delakoaren alorretan elkarlanean jarduerak abiarazi nahi dituzten automozioaren sektoreko enpresentzat.

Topaketa horiei esker, enpresek esperientziak eta jardun onak partekatu ahal izango dituzte epe laburrera aurreztea ahalbidetzen dieten alor horietan hobetzeko ekintzak identifikatu eta diseinatzeko.

Saioak asteazken honetan, irailak 21, hasiko dira. Lehen laneko topaketa barruko logistika eraginkorrari buruzko proiektuarena da, eta horren asmoa guztien helburuak identifikatu eta alor horretan aurrera egin nahi duten enpresentzako laneko plan zehatz bat egitea da, aholkulari batek lagunduta.

Egun berean, Enpresen arteko Lankidetza, etorkizuneko erronka (Nafarroako Aholkularitza Enpresen Elkarteak antolatuta) gaiaren inguruko jardunaldiaren barruan, Nafarroako automozioaren sektoreko hainbat enpresa erosketen zentral batera atxikitzearen esperientzia azalduko dute. Hori egitearen arrazoia hornidura eta zerbitzu ez estrategikoen prezioan funtsezko aurrezpenak lortzea da.

Horiez gain, sektoreko enpresetara bisita bana programatu da. Alde batetik, eta Lean production delakoaren jarduerak sustatzeko ekintzen barruan, irailaren 22an, Schneider Electric España enpresa bisitatuko dute. Han, arreta berezia jarriko zaie Lean kudeaketaren eta Kamishibai esperientziaren, pertsonen eta aintzatespenaren alderdiei.  Irailaren 29an KYBSE enpresak bere prozesu logistikoen berri emango du. Gainera, "Prestakuntza eta ezagutza logistikoa" proiektuaren laneko bilera bat egingo dute. Proiektuaren helburua logistikaren alorrean automozioaren sektoreko enpresen artean jardun onak eta transferentzia-jarduerak identifikatzea eta abian jartzea da.

Urriaren 7an egingo den topaketaren gaia Energia aurreztearen eta eraginkortasunaren hobekuntzak izango da, eta, bertan, Volkswagen, CENER eta EN 21 enpresek aurreztearekin eta eraginkortasunarekin lorturiko haien esperientziak eta proiektuak aurkeztuko dituzte.

Azkenik, Lean tresnak aplikatzea izeneko tailerrean (urriaren 19an) aurrez alor horretan esperientziarik ez duten enpresei Lean tresna nagusiak nola erabili erakutsiko zaie. Horrez gain, tailerrean parte hartzen dutenek tresna horietan oinarritutako hobetzeko eta emankortasunerako jarduerak bultzatzeko beharrizan espezifikoak proposatu ahal izango dituzte.

Nafarroako Automozioaren Klusterrak sektoreko eragileak elkartzen ditu (enpresak, eragile sozialak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak) modu koordinatuan lan egiteko sektoreko interes eta erronka estrategikoei begira.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa