(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hauteskundeak iragarri ditu datorren azaroaren 20rako, maiatzeko hauteskundeetan hautagaitzarik izan ez zuten kontzejutan asteazkena, 2011.eko irailak 21


Hauteskunde orokorrekin bat etorriz, guztira 9.357 biztanle dituzten 127 kontzeju-erakundek berriz hautatu ahal izango dituzte beren ordezkariak


Hauteskundeak.

Hauteskundeak.

Nafarroako Gobernuak foru-dekretu bat onartu du, pasa den maiatzaren 22ko hauteskundeetan hautagaitzarik izan ez zuten kontzejuetan hauteskunde partzialak iragartzeko. Hauteskunde horiek azaroaren 20an egitea erabaki da, hauteskunde orokorrekin bat etortzeko.

Hala, bete nahi diren postuak dira kontzeju irekiko erregimen bidez zuzendu behar diren kontzejuetako presidenteenak, eta presidenteak eta lau bokalek osatutako batzorde batek zuzendu eta administratu behar dituen kontzeju-batzordeetako presidenteak eta bokalak. Zehazki 127 kontzeju dira, 43 udalerritakoak, eta guztira 9.357 biztanle dituztenak, beren ordezkariak hautatzera deituak.

Foru-dekretuak Nafarroako Gobernuak pasa den martxoaren 28an hartutako erabakira, hain zuzen maiatzaren 22ko kontzejuetarako hauteskundeak iragartzen zituenera, Nafarroako kontzejuetarako hauteskundetan erabiliko diren txartelen, kartazalen eta inprimakien ereduak zehazteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Hauteskundeetara deitutako kontzejuen zerrenda
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa