Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Irailaren amaierara arte egongo dira ikusgai bi erakusketak, eta horietako bat haurrei zuzedurikoa izango da
Nafarroako Liburutegian Alzheimerren gaixotasunari buruzko bi erakusketa egongo dira ikusgai irailaren amaierara arte, horietako bat haurrentzat izango da. Ekitaldi hori Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzen denean izango da. Gainera, 2011 izendatu dute Alzheimerra eta buruko endekapenezko gaixotasunak ikertzeko Nazioarteko Urtea.
Erakusketetan gaixotasunari buruzko eleberrien, ipuinen, pelikulen eta liburuen bildumak ere agertzen dira. Begiratu eta maileguan ere hartu ahal izango dira (helduentzako erakusketaren kasuan), beheko solairuko berritasunen gunean eta haurren liburutegian.
Halaber, bi kasuetan aukeratu den materiala azaltzen duten irakurtzeko bi gida plazaratu dira. Papereko edizioan eta interneten daude eskuragarri.Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen