(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Peruko energiaren sektorea arautzen duen erakundeko presidenteari egin dio harrera

asteazkena, 2011.eko irailak 21


Alfredo Dammert Lira Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala ere ikustera joan da


Yolanda Barcina, Carmen Fernández eta Alfredo Dammart

Yolanda Barcina, Carmen Fernández eta Alfredo Dammert ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Alfredo Dammert Lira Peruko Energiaren eta Meatzaritzaren Inbertsioaren Erakunde Ikuskatzaileko (Osinergmin) zuzendarien kontseiluko presidenteari egin dio harrera gaur goizean Nafarroako Jauregiko bulegoan. Hura Nafarroan izan da irailaren 20 eta 21ean.

Osinergmin Peruko erakunde publikoa da, eta elektrizitatearen eta hidrokarburoen azpisektoreetako enpresek garatzen dituzten jardueren xedapen legal eta teknikoak betetzen direla ikuskatzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen da, baita ingurumena kontserbatu eta babesteari loturiko arau legal eta teknikoak betetzen direla ere.

Alfredo Dammert  Nafarroan izan den bitartean, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER) ikustera joan da Carmen Fernandez Rozadok lagunduta. Hura da Espainiako Energiaren Batzorde Nazionaleko kontseilaria.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa