Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Alfredo Dammert Lira Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala ere ikustera joan da
Yolanda Barcina, Carmen Fernández eta Alfredo Dammert
(
irudia handitu
)
Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Alfredo Dammert Lira Peruko Energiaren eta Meatzaritzaren Inbertsioaren Erakunde Ikuskatzaileko (Osinergmin) zuzendarien kontseiluko presidenteari egin dio harrera gaur goizean Nafarroako Jauregiko bulegoan. Hura Nafarroan izan da irailaren 20 eta 21ean.
Osinergmin Peruko erakunde publikoa da, eta elektrizitatearen eta hidrokarburoen azpisektoreetako enpresek garatzen dituzten jardueren xedapen legal eta teknikoak betetzen direla ikuskatzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen da, baita ingurumena kontserbatu eta babesteari loturiko arau legal eta teknikoak betetzen direla ere.
Alfredo Dammert Nafarroan izan den bitartean, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER) ikustera joan da Carmen Fernandez Rozadok lagunduta. Hura da Espainiako Energiaren Batzorde Nazionaleko kontseilaria.Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen