(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Erronkari Ibarreko Batzordeari baimena emango dio Julian Gayarre eskolako sukaldea erabiltzeko asteazkena, 2011.eko irailak 21


Hala, eskola publikoko sukaldean zerbitzua eman ahal izango diote toki-erakunde honetako 0tik 3 urtera bitarteko haurren zentroari.


El Gobierno de Navarra autorizará a la Junta del Valle de Roncal a utilizar la cocina del colegio público Julián Gayarre, dependiente del Departamento de Educación, para elaborar la comida de los niños y niñas del centro de Educación Infantil (0-3) de esta entidad local.

Nafarroako Gobernuak baimena emango dio Erronkari Ibarreko Batzordeari Hezkuntza Departamentuaren ardurapean dagoen Julian Gayarre eskola publikoko sukaldea erabiltzeko. Hala, bertan bazkaria prestatu ahal izango dute toki-erakunde horretako haur-hezkuntzako (0-3) zentroko haurrentzat.

Horretarako, Foru Gobernuak baimena eman dio gaur Hezkuntza Departamentuari Erronkari Ibarreko Batzordearekin hitzarmena sinatzeko, baina Nafarroako Gobernuari inolako gasturik ekarri gabe.

Hitzarmenaren testuak jasotzen duenaren arabera, baimena 2011/2012 ikasturterako bakarrik emango da, eta Julian Gayarre eskola publikoko jangela-zerbitzua eskaintzen den azken egunean amaituko da, luzatzeko aukerarik gabe.

Ibarreko Batzordeak ordainduko ditu sukaldearen eta instalazioak erabiltzean behar dituen gela edo tresna guztien garbiketa-gastuak. Era berean, bera arduratuko da sukalderako tresneria edo zerbitzua emateko behar diren bestelako gailu elektrikoak erosi, konpondu edo mantentzeko sor daitezkeen gastuez.

Bestalde, gaur baimendutako hitzarmenaren testuak adierazten duenez, 0tik 3 urtera bitarteko zentrorako menuak prestatzeagatik ez zaio kalterik eragingo Hezkuntza Departamentuak Julian Gayarre eskola publikorako kontratatu duen zerbitzuaren kalitateari. Aparteko edozein gertaerarik izanez gero, erabateko lehentasuna izango du Nafarroako Gobernuaren ardurapean dagoen ikastetxeko ikasleen bazkariak.

Azkenik, testuak adierazten duenez, Erronkari Ibarreko Batzorde Orokorrak zehatz-mehatz bete beharko du osasun publikoari buruzko araudia haur-eskolarako janarien prestaketari eta garraioari dagokion guztian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa