(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGak 2 tipoko diabetesaren inguruan sentsibilizatu eta prebenitzeko erakusketa elkarreragile bat antolatu du osteguna, 2011.eko irailak 22


Lau astez zabalik izango da kanpo-kontsulten Principe de Viana eraikin alboko aparkalekuan


Nafarroako Ospitale Guneak (NOG) 2 tipoko diabetesaren inguruan sentsibilizatu eta prebenitzeko erakusketa elkarreragile bat antolatu du bihar hasi eta hurrengo lau asteetan zehar. "Eman ahotsa 2 tipoko Diabetesari" erakusketaren helburua biztanleak gaixotasun horren inguruan informatu, kontzientziatu eta prebenitzea da, arruntena eta gutxien diagnostikatutako eta ezagututako gaixotasuna dena (gaitz hori duen pertsonen % 40ak ez daki gaixo dagoela).

Kanpo-kontsulten Principe de Viana eraikin alboko aparkalekuan dagoen erakusketa honako hauek aurkeztu dute: Ruth Vera Nafarroako Ospitale Gunearen mediku-zuzendariak; Lluis Forga NOGaren Endokrinologia zerbitzuburuak; Ignacio Yurrs Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak; eta Daniel Figuerolak Diabetesaren Espainiako Elkartearen Hezkuntza Terapeutikoko Lan Taldeko kideak. Inaugurazio-ekitaldian izan dira ere, Juantxo Ramon Diabetikoen Nafarroako Elkarteko (ANADI) presidentea eta Ricard Casamor, Novartis-en Diabetesaren Arloko mediku-arduraduna.

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) eta Diabetesaren Nazioarteko Federazioaren datuen arabera, patologia hori duten pertsona-kopurua nabarmen igotzen ari da. Gaur egun, 285 milioi pertsonak dute diabetesa.

Espainian aitzindaria den erakusketa honen bidez, bisitariek pankreak nola funtzionatzen duen jakitea bilatzen da (horretarako, tamaina handiko pankrea bat erakusgai jarriko da), eta baita diabetesaren inguruko ezagutzak handitu eta nola prebenitu jakitea ere. Veraren hitzetan, "honako hau bezalako ekimenek biztanleak hezi eta prestatzen laguntzen dute prebalentzia handiko gaixotasun bat prebenitzeko; horregatik, garrantzitsua da era honetako gaitzak hasiera-hasieratik identifikatzea, gaixoari erakusteko nola kontrolatu behar duen bizimodu osasungarriaren ohiturak hartuz".

Yurrs-ek, berriz, prebentzioak duen garrantzia azpimarratu du, eta gogora ekarri du "osasungarriak ez diren bizitza-estiloak zerikusi zuzena izaten duela gaitza agertzeko orduan". Yurrs-en arabera, "Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzan aspalditik lan egiten da gaixo horiek prebenitzen, jarraitzen eta kontrolatzen; eta ez soilik tratamendu farmakologikoetan, baita osasun-hezkuntzan ere, hain zuzen ere, biztanleak kontzientzia daitezen bizitzeko ohitura osasungarriak zer garrantzitsuak diren. Gaixo-kopuru txiki batek arreta espezializatuaren laguntza behar du. Bi mailen arteko koordinazioa oso ona da, eta eredugarria gure sisteman gaixo kronikoak artatzeko erari dagokionez".

Forgak nabarmendu duenez, berriki egindako azterketa batzuek diote, Nafarroako biztanleen % 10 gutxi gorabeherak 2 tipoko diabetesa duela; gainera, kasu askotan, ez dakite gaixo daudela. "2 tipoko diabetesa duten gero eta kasu gehiago agertzen dira txikitandik gero eta adin txikiagoko pertsonetan, desegokiak diren bizitzeko ohituren eta umeen obesitateari lotutako ohituren ondorioz", aipatu du.

Forgak ohartarazi du, halaber, 2 tipoko diabetesak hautemateko zailak diren sintomak dituela. "Hasieran, gaixoak ez dio garrantzirik ematen, harik eta lehen sintomen aurrean erreakzionatzen hasten den arte. Horregatik daude hainbeste gaixo gaitz hori diagnostikatu gabe", adierazi du.

Azkenik, Figuerolak era honetako ekimenek duten garrantzia nabarmendu du, gizartean eragin handienetakoa duen gaitzetako baten aurrean prebenitu eta kontzientziatu ahal izateko.

Erakusketa Novartis-ek sustatu du eta Diabetesaren Espainiako Elkarteak eta Espainiako Diabetikoen Federazioak bermatzen dute.

2 tipoko diabetesa: ezaguna ez den gaixotasuna

2 tipoko diabetesa, helduen diabetesa ere esaten zaiona, odolean glukosa-maila altuak izateagatik bereizten da edo, gauza bera dena, odolean azukre-kontzentrazioagatik organismoak intsulinari bi urtez aurre egin ondoren. 1 tipoko diabetesa baino ezezagunagoa bada ere (gaixoak intsulina hartu behar du ziztatuta glukosa-maila kontrolatu ahal izateko), 2 tipoko diabetesa diabetesen artean arruntena da.

Espezialista gehienen behin eta berriro esaten dute prebentzioak zer garrantzi duen, eta baita garaiz diagnostikatzea ere, gaixoak dieta osasungarri eta orekatu batean eta kontrolatutako ariketa fisikoan oinarritutako tratamendua egin dezan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa