(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.600 pertsonatik gora izan dira Lizarrako Antzinako Musikaren 42. Astean antolatutako ekitaldietan

osteguna, 2011.eko irailak 22


Programa hiru hitzaldik eta zazpi kontzertuk osatu dute; kontzertu horietatik bi doakoak izan dira


1.600 lagunetik gora izan dira Lizarrako Antzinako Musikaren 42. Astearen barruan antolatu diren ekitaldietan. Abuztuaren 31tik irailaren 11ra bitarte egin dira Ega ibaiaren hirian. 1.500 ikusletik gora izan dira eskaini diren zazpi kontzertuetan. Horien aurreko hitzaldietan 90 pertsona inguru izan ziren.

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea Nafarroako Gobernuaren kultura-programa finkatuenetariko bat da. Urtero, Erdi Aroko, Errenazimentuko eta barrokoko antzinako musikarik onena eskaintzen du, nazioartean entzutea duten ganbera-musikako taldeek eta solistek interpretatuta.

Aurtengo programan zazpi kontzertu egin dira, horietatik bost sarrera ordainduta (Ensemble La Fenice, Die Kölner Akademie, Faenza, Iruñeko Ganberako Abesbatza eta Forma Antiqva taldeek eskainita) eta bi doan ("Música en el jardín", Spanish Brass Luur Metalls taldeak eskainita, eta familiako kontzertua, Capella Antiqua taldearen eskutik).

Ordaindu beharreko ikuskizun bakoitzeko ikusleen kopuruaren batez bestekoa 225 pertsonakoa izan da; aldiz, "Música en el jardín" saiora 220 ikusle joan ziren eta familiako kontzertura 180. Jende gehien irailaren 7an elkartu zen, Die Kölner Akademie taldeak eta Myriam Arbouz sopranoak emanaldia eskaini zuten egunean alegia. Orduan 300 ikusle inguru bertaratu ziren.

Beste alde batetik, 90 pertsona inguru izan ziren kontzertuen aurreko hiru hitzaldietan. Manuel Horno Garcíak eskeini zituen horiek entzuleei errepertorioa gerturatzeko, horien egileak haien garaiko testuinguruan jartzeko eta haien musika eta garaiko testuinguru politikoa eta soziala hobeto ulertzeko giltzak ezagutzera emateko.

Programa Nafarroako Gobernuak sustatu du eta Lizarrako Udalaren, Lizarrako San Miguel parrokiaren, merkatarien elkartearen, Irache Bodegen eta Logroñoko eta Gasteizko Antzinako Musikaren Astearen laguntzarekin burutu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa