(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ibai-espazioetako turismoaren kudeaketa iraunkorrari buruzko jardunaldi bat antolatu du osteguna, 2011.eko irailak 22


Helburua da, landa-munduko tokiko ekonomiak dinamizatuko dituen eta ingurumena errespetatzen duen turismoa sustatzea


Allotzeko urtegia

Belaren eskola-kirola Allotzeko urtegian.

Nafarroako Gobernuak ibai-espazioetan ingurumen iraunkorraren irizpideekin turismoa kudeatzeari buruzko jardunaldi bat antolatu du gaur. Helburua da, landa-munduko ekonomia dinamizatuko duen eta ingurumena errespetatzen duen turismoa sustatzea

Hogeita hamar lagun izan diren jardunaldia Lutra Proiektuaren baitan sartzen da, eta ibai nahiz kostaldetako ekosistemetan gizakiaren inpaktua kudeatzeko metodologia bat sustatzeko zuzenduta dago. Proiektu hau Kataluniako Generalitat-eko Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Ingurumen Departamentuak sustatzen du, eta bertan Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak laguntzen du (CRANA).

Ibaiko turismoak ingurumeneko inpaktuak ditu, kudeaketa egoki batekin ekidin daitezkeenak, esate baterako: kalteak landaretzan, eragozpenak faunan, ornogabeen populazioaren jaitsiera, ur ertzak higatuta, zaratak, gas-isuriak atmosferan eta ekosistemari ez dagozkion espezien presentzia.

"Lutra" kudeaketa-sistema ur-espazioen zonaldeengatik turismo-jarduerak eragindako zamen zenbaki-azterketan oinarritzen da. Tresnak ahalbidetzen du, egungo zama zama eraginkorrarekin eta erabilpen-mailei eragiten dieten mugekin alderatzea. Tresna doako informazio geografikoko sistema batean oinarritzen da informazioa erraz tratatu ahal izateko.

Metodo horren xedeak dira: baliabide naturalak aprobetxatzea antolaketa- eta ingurumen-kudeaketaren irizpideak erabiliz, turismo-jardueren ingurumen-kalitatea sustatzea eta enpresa arduratsuen kudeaketan bikaintasuna sustatzea.

Jardunaldiko aurkezpenaren buru izan dira: Juan José Grau Nafarroako Gobernuaren Ur zerbitzuburua eta Josep M. Martí Climent, Kataluniako Generalitat-eko Landa-eremuko Programazio eta Dinamizazio zerbitzuburua.

Hitzaldiak honako hauek eskaini dituzte: Ponç Feliu Latorre Alba-Ter Partzuergoko gerenteak Ter ibaia turismo-baliabide modura izandako esperientzia azaldu du; Javier Asín CRANAko zuzendari-gerenteak Nafarroako Lutra proiektuan izan duen parte-hartzeaz aritu da; Carles Santana Kataluniako Centre Tecnològic Forestal-ekoak proiektua deskribatzeaz arduratu da; erakunde bereko Oscar Garciak proiektua aztertzeko tresnaren aurkezpen praktikoa egin du, eta Angel Luís González Nafarroako Bela Eskolako presidenteak Allotzeko urtegiaren eta Moreako baltsaren turismo-kudeaketako ereduak azaldu ditu.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Jardunaldiko programa.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa