(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Moderna Ekintzailearen Bekak eman dizkie 35 ekintzaileri ostirala, 2011.eko irailak 23


582.000 euroko laguntza emango zaie enpresako 31 proiektu berriri


Transcripción textual del video

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariak Moderna Ekintzailearen Bekak emateko ekitaldiaren buru izan da gaur goizean. Beka horiek Nafarroako Gobernuak ematen ditu proiektu berritzaileak dituzten enpresen sorrera pizteko, eta bigarren edizio honetan 35 ekintzaile hartu dute 31 enpresako 31 proiektu berritarako. Guztira, bekak 582.000 eurokoak dira.

Moderna Ekintzailearen Bekak emateko ekitaldia.

Moderna Ekintzailearen Bekak. Beka jasotako bere kideen bozeramaile-lanak egin dituen Beatriz Cardona, beka hartzen. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariak Moderna Ekintzailearen Bekak emateko ekitaldiaren buru izan da gaur goizean. Beka horiek Nafarroako Gobernuak ematen ditu proiektu berritzaileak dituzten enpresen sorrera pizteko, eta bigarren edizio honetan 35 ekintzaile hartu dute 31 enpresako 31 proiektu berritarako. Guztira, bekak 582.000 eurokoak dira.

Barcina Lehendakariak bere agerraldian adierazi duenez, "gure helburua sektore estrategikoetan enpresa berritzaileen sorrera sustatzea da; gaitasun handiko eta lan-esperientziako profiletan ekintzailetza piztea; enplegu gaitua do balio erantsia sortzea, eta ekiteko erabakia sustatzea. Ildo horretatik, beka horien bigarren edizio honek arrakasta handia izan duela esan dezakegu, aurten gehiago zaretelako, 31 proiekturekin; iaz, 26 eman ziren".

Bekak emateko ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan burutu da, eta Lehendakariarekin batera, honako hauek izan dira: Álvaro Miranda Simavilla bigarren lehendakariordea eta Ekonomia eta Ogasun departamentuko kontseilaria; Lourdes Goicoechea Zubelzu Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilaria eta Carmen Leza Villar CEINeko zuzendari-gerentea.


Moderna Ekintzailearen Bekak emateko ekitaldia

Moderna Ekintzailearen Bekak emateko ekitaldia. Barcina Lehendakaria bekadunekin eta ekitaldian izandako guztiekin. ( irudia handitu )

Moderna Ekintzailearen Beka Nafarroako Moderna Planaren helburuen barnean sartzen den ekimena da, kalitatezko enplegua sortuko duen eskualde aberatsago bat lortu ahal izateko. Ekimena 2010ean abian jarri zen Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroaren (CEIN) laguntzarekin. Horren emaitzaren ondorioz, aurreko edizioan 41 enplegu sortu dituzten 18 enpresa eratu ziren, eta hasierako inbertsio globala 1.360.180 eurokoa izan da.

Everis eta MTorres enpresak izan dira Moderna Ekintzailearen Beka honen bigarren deialdi honen babesleak, eta onuradunei laguntza-programa osoago bat eskaintzen die. Bederatzi hilabetez 2.000 euro arteko esleipen ekonomikoaz gain, prestakuntza sartzen da IESEk emandako enpresa-kudeaketan eta ekintzaileei laguntzen dien CEINeko irakasle pertsonal bat (finantzaketa bilatzen, adibidez); baita CEINen instalazioetan erabilera esklusiboko langune bat erabiltzea eta prestakuntzako ibilbide pertsonalizatu bat enpresa-kudeaketa eta lehia digitalen alorrean ere. Aurten sartutako beste hobekuntza bat lan-metodologia berri baten inplementazioa da enpresak sortu eta merkatuan jartzeko, CEINek diseinatutakoa eta Metodologia Arinak, Ekintzailetza arina ereduan oinarritutakoa. Gainera, edizio honetan, bekatutako bi proiektuk programaren egungo babesleak izango dituzte aholkulari: Everis-ek Jesús Martínezek sustatutako Nitio Technology Solutions, enpresaren babeslea da, eta MTorres-ek Ainhoa Estenoz Abendaño eta José Cruz Pérez Pi-k sustatutako Dime: guztientzako teknologia,  babesten du.

2011/2012ko Moderna Ekintzailearen Bekak, zifretan

Moderna Ekintzailearen Beken programak edizio honetan jasotako 260 hautagaitzatatik enpresako 31 ekimen lagunduko ditu. 69 bazkide-sustatzailek sustatutakoak dira, eta kopuru horretatik 35 programan sartzen dira bekadun gisa. Programan sartzen diren pertsonen profila gizonezkoa da (% 77), 31 urtekoa batez beste eta unibertsitate-ikasketak dituena (% 91). Unibertsitarioen % 81 karrera teknikoetatik eta zientzietatik etorritakoak dira, eta ingeniaritzan titulatutakoen kopuru handia azpimarratu behar da (% 69).

Negozio-ekimen horien sustatzaileen erdiak baino gehiagok (% 52) aurretiaz ekintzailetzako esperientzia handiagoa izan dute, eta bekadunen % 50ak lan-jarduera bat zuen programan sartu aurretik, besteren kontura edo norberaren kontura (% 20).

Beka jasotako negozio-ideia gehienak (% 39) ekonomia berdearekin zerikusia dute: energia berriztagarriak (4), nekazaritzako elikadura (3), ibilgailu iraunkorra eta hondakinak (2) eta turismo iraunkorra (2), Moderna Planak ezartzen duen sektoreen sailkapenaren arabera. Bigarren postuan (% 23) talentuaren ekonomiaren sektoreko proiektuak daude, eta azken horien barnean: enpresa-zerbitzuak (5), mekatronika (1) eta ezagutzaren hezkuntza nahiz sorrera (1). Jarraian datoz, informazio eta komunikazioaren teknologiak, IKTak, (% 19, 6 proiektu), kontsumoko ondasunak (% 10, 3 proiektu), merkataritza (% 6, 2 proiektu) eta gizarte-berrikuntza (% 3, proiektu bat).

Onuradunak

Bigarren edizio honeako beken 35 onuradunak dira: Tomás Moro, Ane Hernando Mantas, Beatriz Cardona Tamayo, Miguel Sola Camps, Ainhoa Esténoz Abendaño, José Cruz Pérez Pi, Ana Escribano Cumba, Jesús Martínez Sánchez Dehesa, Alfonso Prim Sorbet, Luis Rodríguez Castillo, David Herrero Fernández, Hernando Herrero Fernández, Olga Patricia Rodríguez Queija, José María Cabello García, Daniel Martínez Gómez, Guillem Mateos Gustemps, Marc Abadie, Pablo Aldaz Oroz, Alfredo Garayoa Luquin, Roberto Touza David, Javier Vidorreta Salillas, Javier Alba Lostado, Ángel Jesús Hurtado Díaz de Cerio, Maite Barinagarrementeria Zabaleta, Carlos González Vázquez, Gorka Ibargoyen Prieto, Diego González González, Jordi Vicente Rubio, Beatriz Centelles Zulategui, Matías Hernández Van Waes, Christian Doyle, Ana Fernández Zubieta, Jon Pueyo Díaz De Cerio, Julián Elizalde Cortajarena eta Aritz Larrea Oyarzun.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Barcina Lehendakariaren diskurtsoa
Moderna Ekintzailearen Beka lortu duten proiektuen zerrenda
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa