(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

UPN eta PSNk legegintzaldi honetarako izenpetu duten Gobernuko ituna jarraitzeko batzordea eratu dute ostirala, 2011.eko irailak 23


Bi alderdiek itunaren indarraldia berretsi, eta hura legegintzaldi guztian zehar gauzatzeko konpromisoa agertu dute


Gobernuko Itunaren Koordinazioko Batzorde Orokorra

Gobernuko Itunaren Koordinazioko Batzorde Orokorrak egindako bilkura. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua osatzen duten bi alderdiek, Union del Pueblo Navarro (UPN) eta Nafarroako Alderdi Sozialistak (PSN-PSOE), 2011-2015 legegintzaldirako bi alderdiek izenpetutako Gobernukoaren Itunaren Koordinazioko Batzorde Orokorra eratu dute gaur.

Nafarroako Jauregiko Lehendakarien Aretoan egindako bilkuran honako hauek izan dira: UPNren aldetik, Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria; Alvaro Miranda bigarren lehendakariordea eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilaria; eta baita Carlos García Adanero alderdiaren idazkari nagusia ere. PSN-PSOE alderdiaren ordezkariak ondorengoak izan dira: Roberto Jiménez lehen lehendakariordea eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontseilaria; Elena Torres Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilaria; eta Juan José Lizarbe alderdi sozialistako bozeramailea.

Bileran zehar, bi alderdiek iragan ekainean izenpetutako itunari gehitzen zaion eranskin bat onartu da. Bi puntu dituen testuak, honako hau jasotzen du:

- 2011ko ekainaren 21ean UPN eta PSNren artean izenpetutako Gobernuko Itunaren indarraldia berresten dugu. Itun hori Nafarroako Gobernuaren jardunbiderako ildo nagusia da, eta hortik kanpo aldeetako batek izenpetutako akordio politiko batek ez du inolaz ere itun hori atzeratu edo aldatuko, eta kontraesanen baten egonez gero, ituna nagusituko da beti.

-Bi aldeok gure konpromisoa agertzen dugu Nafarroako Gobernua egonkorra izaten segi dezan legegintzaldi guztian, hain konplexua den egungo egoera ekonomiko eta sozial honi aurre egiteko beharrezkoak diren neurriak hartu ahal daitezen, behar den konfiantza sortuz, eta enplegua sortzeko helburuarekin.

Argazki-oina (ezkerretik eskuinera): Álvaro Miranda, Yolanda Barcina, Carlos García Adanero, Juan José Lizarbe, Roberto Jiménez eta Elena Torres.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa