(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 167.493 euroren diru-laguntza eman du Ezkabarteko eta Olaibarko kontsultategi berrirako

ostirala, 2011.eko irailak 23


Vera kontseilariak Arre herrian dagoen zentroko instalazioak ireki ditu gaur


Nafarroako Gobernuak Ezkabarte eta Olaibar ibarretako kontsultategi berria eraikitzeko obretarako 167.492 euroren diru-laguntza eman du. Kontsultategia Arre herrian dago. Marta Vera Janín Osasun kontseilariak instalazio berriak ireki ditu gaur Angel Sanz Osasunbideko zuzendari kudeatzaileak, Cristina Ibarrola departamentuko zuzendari nagusiak, Ignacio Yurrs Lehen Mailako Arretako zuzendariak eta Osasunbideko beste kide batzuek lagunduta. Han izan dira, halaber, Ezkabarte ibarreko udal ordezkariak, Pedro Lezáun alkatea buru izan dutela.

Kontsultategia Ezkabarteko Udalaren lokalak birmoldatu eta berritzeko obren emaitza da, eta herritarren beharrizanei erantzuteko txiki geratu zen aurrekoa ordezkatzen du. Zentroak 174 metro koadroko azalera hartzen du eta honela dago banatuta:

-Lau kontsulta: medikuntza orokorra, erizaintza, erabilera anitzekoa eta larrialdietakoa.

-Administraziorako gunea (harrera)

-Itxarongela

-Komunak

-Biltegia

Diru-laguntzen bidez jasotako 167.493 euroko zenbatekotik 142.492 euro obren proiektua egin eta burutzeko erabili dira, 19.802 euro oro har ekipoz hornitzeko, 4.281 euro medikuen altzarietarako eta 918 euro seinaleetarako.

Zentro berria Atarrabiako Oinarrizko Osasun Barrutira dago atxikita eta 956 osasun txartel ditu esleituta Arre, Zildotz, Azotz, Eusa, Makirriain, Orikain, Orrio eta Soraurengo (Ezkabarte) eta Enderitz, Olaitz, Olabe eta Otsakaingo (Olaibar) biztanleen artean. Langileak Maite Gómara mediku orokorra, Elena Gorena erizaina eta Miriam Nagore administraria dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa