(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Iruñeko katedralaren fatxada zaharberritua irekitzeko ekitaldira joan da

ostirala, 2011.eko irailak 23


Obrak Caja Madrid Fundazioak, Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta artzapezpikutzak adostu duten hitzarmenari esker egin dira


Iruñeko katedralaren fatxadaren irekiera ekitaldia

Iruñeko katedralaren fatxada zaharberritua. Pío Díaz de Tuesta, Pérez González artzapezpikua, Maya alkatea, Barcina Lehendakaria eta Sánchez de Muniáin kontseilaria proiektuari buruzko azalpenak entzuten ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakaria izan da gaur arratsaldean Iruñeko Andre Maria Erreginaren katedralaren fatxadaren irekiera ekitaldian, hura zaharberritzeko egin diren obrak amaitu ondoren.

Ekitaldian obra bultzatu duen hitzarmena adostu duten erakundeetako goi-ordezkariak izan dira: Pío Díaz de Tuesta Vázquez Caja Madrid fundazioko programen zuzendaria, Enrique Maya Miranda Iruñeko alkatea eta Francisco Pérez González Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua.

Mintzaldian, Barcina Lehendakariak gogorarazi du katedralean gordeta dagoen Andre Maria Erreginaren irudiaren aurrean izendatu zirela Nafarroako erregeak eta tenpluan bertan lurperatu zirela. "Hemen ordezkariak dituzten instituzio guztiak elkarlanean aritu gara gure nortasuna eta gure taldeko identitatea zehazten duten ondare historikoari eta beste garai batzuetako adierazpen artistikoei eusteko herritarrek agertzen duten interesari erantzuna emateko", esan du Nafarroako Lehendakariak.


IIruñeko katedralaren fatxadaren irekiera ekitaldia

Iruñeko katedralaren fatxada zaharberritua: katedraleko kabildoa, agintariak eta irekiera ekitaldira gonbidaturikoak ( irudia handitu )

Lehendakariak Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoko multzo historiko-monumentalak zaharberritzeko egin duen ahalegina aipatu du: Artaxoan, Fiteron, Lizarran, Martzillan, Uxuen, Corellan, Tuteran eta Donejakue bidean; horiek "kulturaren bultzatzailea den erkidego gisa gure entzutea sendotu eta historian eta artean interesa duten bisitarientzako helburu gisa dugun xarma indartzen dute".

Eskerrak eman dizkie zaharberritzea gauzatzen lagundu duten erakundeei, batez ere Caja Madrid fundazioari. Horri buruz esan du "konpromisoari eta korporazioaren ardura sozialari eutsi diola enplegua eta aberastasuna sortuz obra handi hau finantzatzearen bidez".

Zaharberritzearen zenbatekoa 4,3 milioi euro izan dira guztira. Horietatik 1,26 milioi euro proiektua egin eta obrak zuzentzeko izan dira, eta Caja Madrid fundazioak finantzatu du. Obra osoaren kostua 3,03 milioi eurokoa izan da. Horietatik 1,43 milioi euro kreditu erakundeak eman ditu, 900.000 euro Nafarroako Gobernuak, 400.000 euro Iruñeko Udalak eta 300.000 euro Iruñeko Artzapezpikutzak.

Iruñeko katedralaren fatxada Ventura Rodríguez arkitektoarena da (1783). Hari eskatu zitzaion egiteko fatxada erromanikoa ordezkatze aldera, 1390ean eraikina erori zenean zutik geratu baitzen. Ventura Rodríguezen obraren estiloa neoklasikoa da eta duela berrehun urtetik eztabaidarako arrazoi izan da eraikin gotikoaren aurrealdea izan duelako.  Horixe gogoratu du Barcina Lehendakarak mintzaldian, nahiz eta "egile berrienek Ventura Rodríguezen azken obrarik garrantzitsuena dela, XVIII. mendeko arkitekto handienaren obrarik garrantzitsuena dela esan; gainera, Nafarroa harro dago horretaz".

Zaharberritzeko proiektuak hiru alderdi nagusi landu ditu: euri urak kanporatzea teilatuetan eta erlaitzetan, paramentuak garbitzea eta harriari egindako kalteak konpontzea. Euri urak kanporatzeko berunezko babesak jarri dira, garbiketa egitean harriaren lantzea eta patina kontserbatu dira eta oso hondatuta zeuden elementu batzuk jatorrizko eraikineko harriaz ordezkatu dira. Gainera, kanpaiak berritu eta horien kanpai-etxeak konpondu dira, erlojuen polikromia leheneratu da eta eraikinaren multzoko argiak eta seinaleak hobetu dira. Zaharberritzeak eraikinaren egitura hobeto ezagutzeko balio izan du, eta, kasuren batean, katedral erromanikoa gotikoa izatera pasatzean hartutako irtenbide arkitektonikoak azaltzeko aukera eman du.

Obrak amaitu ondoren, kanpai-jolearen etxea zenaren barruan, katedralaren fabrika-gela jarri dute Katedraleko Museoaren beste zati bat izan dadin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Barcina Lehendakariaren mintzaldia
Iruñeko katedralaren fatxada zaharberritzeko proiektuari buruzko informazioa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa