(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asteazken honetan Open Data Navarra lan-mahaia osatuko da

astelehena, 2011.eko irailak 26


Lan-mahai horretako ondorioek zehaztuko dute herritarrek eta enpresek Nafarroako Gobernuaren datu baseak eta informazioa eskuratzeko proiektuaren bilakaera


Asteazkenean, irailaren 28an, Open Data Navarra lan-mahaia osatuko da jendeari zabalik egongo den ekitaldi batean. 19:00etan izango da Nafarroako Artxibategi Nagusian. Lanerako eta eztabaidarako topaketa bat da, eta helburua Open Data proiektuaren bilakaera ildoak ezartzeko informazioa biltzea da, Administrazioaren datuak eta informazioa eskuratzeko. Gauzak horrela, herritarrek eta enpresek datuak eta informazioa eskuragarri izango dute horiek berriz banatu, berrerabili eta aprobetxa ditzaten.   Ekitaldi berean, Open Data sarien lehen edizioko irabazleentzako sariak banatuko dira.

Open Data Navarra lan-mahaia osatuko da iragan irailaren 6an "Hiritarrek parte hartzeko lehen topaketa" egin ondoren. Topaketa hori Nafarroako Gobernuak bultzatu zuen herritarrek eta enpresek Administrazioarekin hitz egin, komunikatu eta parte hartzeko kanalak garatze aldera.

Hamar eta hogei kide inguruk osatzen dute, eta Nafarroako Gobernuaren, biztanleen eta IKTen sektoreko enpresa interesdunen ordezkariak daude. Hilero elkartuko dira. Lehen saioan hurrengo hiruhilekoan egingo diren bileren egutegia ezarriko da. Gainera, datorren urrian, aurreikusitakoaren arabera, beste gai batzuen inguruko lan-mahaiak eratuko dira, esate baterako, interneta landagunean edo software librea. Lanerako eta eztabaidarako topaketa horietako ondorioek "Nafarroako Partaidetzaren ibilbide orria" eta datozen urteetarako jarduera ildoak ezartzeko balioko dute, eta datorren urtearen hasieran euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratuko den agiri batean jasoko dira. Agiri bizia, dinamikoa izatea da asmoa, ordura arte garatu diren lanen ebaluazioa egiteko balioko duena eta, gainera, lan-mahaiek egindako ekarpen berriak biltzen dituena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa