(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak enplegurako hizkuntza politikak sustatzeari buruzko bilera egingo du

astelehena, 2011.eko irailak 26


Lilama Europako sareak jardun on gisa aurkeztuko du Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lingua Empresa programa


Nafarroako Gobernuak irailaren 27, 28 eta 29an Lilama sarearen seigarren bilera egingo du. Europako Kontseiluarekin batera finantzatu du hizkuntzak ikasteko politikak eta ereduak trukatzeko enpresen eta langileen lehiakortasuna hobetze aldera.

Erresuma Batuko, Frantziako, Italiako eta Suediako bazkide europarrak izango diren bilera horretan, Lingua Empresa programa jardun on gisa aurkeztu da. Programa Nafarroako Gobernuak garatu du Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, enpresetan hizkuntzak irakasteko, eta topaketan 2011rako jardueren egutegi berria aurkeztuko du.

Jarduera horiek irailaren 26ko Hizkuntzen Europako Egunaren barruan egingo dira Europako hizkuntzen aniztasunaren aberastasuna gogoratzeko eta hizkuntzak ikasteak duen garrantzia azpimarratzeko.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak urrirako eta azarorako jardueren programa bat antolatu du irakasleei hizkuntzak irakasteko, eta enpresak eta trebakuntzarako eta giza baliabideetarako aholkulariei Lingua Empresa eredua aplikatzearen berri emateko: Informatzeko bi tailer egingo dira urriaren 19an eta azaroaren 30ean, eta eredua modu praktikoan aplikatzeko trebakuntza ikastaro bat egingo da, 35 ordukoa, azaroaren 3tik 24ra.

Jarduera horiez gain, Nafarroan prestatzaileen sektorearen gaikuntzari zuzenduriko garapen profesionalaren programaren modulu berrien edizio berriak egingo dira, Lingua Empresa eredua modu praktikoan aplikatzeko, eta denboraldi horretan doan egingo dira. Zehazki, programako 2. moduluari (irakasteko programarako edukiak hautatu eta sortzeko) eta 4. moduluari (gela birtualak kudeatu eta dinamizatzeko, oinarrizko maila eta tarteko maila) dagozkien prestakuntza ikastaroak izango dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa