(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroko Gobernuak Alimenta azokaren bosgarren edizioa antolatu du astelehena, 2011.eko irailak 26


Enpresa-topagune honetan Foru Erkidegoko nekazaritzako elikagaien 28 enpresa eta Europa, Asia eta Amerikako 32 inportatzaile bilduko ditu


Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilari Lourdes Goicoechea Zubelzuk 2011ko Alimenta azoka inauguratu du gaur goizean Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hirian. Bosgarren edizioa du aurten eta bertan Foru Erkidegoko nekazaritzako elikagaien 28 enpresa eta Europa, Asia eta Amerikako 32 inportatzaile izango dira. Topagunea Nafarroako Gobernuak eta Merkataritza nahiz Industria Ganberak antolatu dute.

Alimentan dauden inportatzaileak honako herrialde hauetakoak dira: AEB (7), Mexiko (3), Brasil (3), India (2), Txina (2), Taiwan (1), Japonia (2), Erresuma Batua (2), Belgika (1), Polonia (1), Alemania (1), Danimarka (1), Finlandia (1), Frantzia (1),Holanda (2) eta Suitza (2).

Goicoechea kontseilariak bere agerraldian azpimarratu du Nafarroak nekazaritza-elikagaien industria garrantzitsua duela, sektore ekonomiko garrantzitsuenetako bat da eta Nafarroako ekonomian berriki bilakaera onena izan duena. 2010. urtean % 2,6 igo zen, Nafarrako ekonomia guztia baino bikoitza gehiago. Sektoreko enpleguari eutsi egin zaio egungo egoera orokorra txarra izan arren; 14.000 langile daude nekazaritza-elikagaien industrian eta esportazioen estaldura-tasa % 171,3koa da.

Gainera, kontseilariak ere nabarmendu du nekazaritza-elikagaien sektoreak zer garrantzi estrategikoa duen, eta ez bakarrik ikuspegi ekonomiko batetik. "Ekonomiaren sektore eragile bat da, lehen sektoreari tira egiten diona zalantzarik gabe, eta lurraldearen egituratze handiago bat izaten laguntzen lehen mailako elementua dena".

2011ko Alimentak aurreikusitako 91.500 euroko kostua du, eta kopuru horretatik Nafarroako Gobernuak gehienez ere 45.750 euro jartzen du, erakusketariek 16.500 euro eta Nafarroako Ganberak 29.250 euroko zuzeneko gastua.

Alimenta antolatzen den bosgarren aldia da. 2007an eta 2008an, urte bakoitzean edizio ezberdin bat izan zen; bata Tuteran, Europako erosleentzat, eta bestea, Iruñean, Asia eta Amerikakoentzat. 2009an, ahaleginak batu eta nekazaritza-elikagaien sektorerako oihartzun handiagoko ekitaldi bakar bat aurkezteko, bi deialdiek bat egin eta Iruñean antolatu zen Navarra Gourmet-en barruan.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa