(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Goicoechea kontseilaria Schindler-en sukurtsal berriaren inaugurazioan izan da asteartea, 2011.eko irailak 27


Enpresak Foru Erkidegoan inbertitzeko azaldutako interesa azpimarratu du, eta gogora ekarri du enpleguaren sorrera dela Nafarroako Gobernuaren helburu nagusietako bat


Lourdes Goicoechea Zubelzu Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilaria Schindler taldeak Nafarroan ireki duen sukurtsal berriaren inaugurazioan izan da gaur, Iruñeko Agustinos industrialdean dagoena. Kontseilariarekin batera, Carlos Guembe Espainiako Schindler-en zuzendari nagusia eta Alfredo Lillo Iruñeko sukurtsaleko zuzendaria bertaratu dira.

Goicoecheak bere agerraldian, "multinazionalak sukurtsal hau irekiz egindako inbertsio garrantzitsua" azpimarratu du, "ekonomia egoera zailean dagoen une batean. Enpleguaren sorrera –adierazi du-, da gure helburu nagusia, baina kudeatzaile publikoek ez dugu ahalegin horretan arrakastarik izango enpresekin batera ez bagoaz".

Kontseilariak baloratu du "enpresak Foru Erkidegoan inbertitzen egin duen ahalegina eta interesa, eta eredugarria da hazteko multinazionalen beharra duten beste enpresa txikiago batzuentzat; Nafarroan lan egiteko aukerak daudela erakusten du". "Foru Gobernuak enpresek planteatzen dizkiguten edozein ekimeni laguntzeko prest gaudela ziurtatzen dizuet, baldin eta Foru Erkidegorako aberastasuna eta enplegua sortzeko taldeko helburua lortzeko balio badu", aipatu du. Gaineratu du ere, "ez dela aukerak galtzeko unea, aurkezten diren guztiak baliatzeko unea baizik".

Azkenik, nabarmendu du "Nafarroako Gobernua neurriak hartzen ari dela inbertsioa errazteko eta jarduera ekintzaile baten aurrean burokrazia inoiz oztopoa izan ez dadin".

Iruñeko Schindler-en instalazio berriek, multinazionalak Foru Erkidegoan duen presentzia sendotzen dute (duela 25 urtetik dago bertan). Errioxan ere zerbitzua ematen duen Nafarroako konpainiak 10,8 milioi euro fakturatzen du eta 70 langile ditu. Horien guztien artean 3.530 unitatetako igogailu-parke bati eusten diote

.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa