(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Ikasle nafar bat Espainiaren ordezkari izango da Lanbide Heziketako munduko lehiaketa batean


asteartea, 2011.eko irailak 27


Diego Escribano Ott da ikaslea, Corellako Arte Eskolakoa


Ikasle nafar bat Espainiaren ordezkari izango da Lanbide Heziketako munduko lehiaketa batean

Iribas kontseilariak Escribanori eta haren tutorea den Laura Sáezi egin die harrera ( irudia handitu )

Diego Escribano Ott Corellako Arte Eskolako ikaslea Espainiaren ordezkaria izango da datorren urrian Londresen egingo den munduko "Worldskills" lehiaketan. José Iribas Sánchez de Boado Hezkukntza kontseilariak orain Madrilen lanean ari den Escribanori eta haren tutorea den Laura Sáenz irakasleari egin die harrera lehiaketan parte hartzeko Erresuma Baturako bidaia hasi aurretik.

Escribanok urrezko domina lortu zuen "Spainskills 2011" Lanbide Heziketako lehiaketan diseinu grafikoaren espezialitatean. Lehiaketa iragan apirilean egin zen Madrilen. Lehiaketa horretan, brontzezko domina lortu zuen Daniel Carroza Lizarrako Zentro Integratu Politeknikoko ikasleak ere CAD bidezko Produktu Industrialen Diseinua espezialitatean.

Gainera, Erika Lagota Tuterako ETI Zentro Integratu Politeknikoko ikasleak eta Rubén Medrano Burlatako Bigarren Hezkuntzako Ibaialde Institutuko ikasleak bikaintasunaren domina bana lortu zuten Ile-apainketa eta Jatetxe eta tabernako zerbitzua espezialitateetan, hurrenez hurren, eskuratu zuten puntuazio altuagatik.

Lanbide Heziketaren sustapena eta hedapena

Nafarroak, Madrilgo IFEMA azoka-esparruan egin ziren LHko lehiaketen 33. edizioan, sei "skills" edo espezialitatetan parte hartu zuen. Aipatutako lau ikasleez gain, Javier Vicente Panadero Iruñeko Virgen del Camino LHIko ikaslea instalazio elektrikoen espezialitatean lehiatu zen eta Rubén Echeverri Iruñeko San Juan Donibane BHIko ikaslea Arotzeria modalitatean.

LHko lehiaketa horiek Hezkuntza Ministerioak sustatzen ditu autonomia erkidego guztiekin elkarlanean. Bi urtean behin 23 urtetik beherako estatu osoko ikasleak elkartzen dituzte, eta haien lanbidean onenak direnez, munduko "Worldskills" lehiaketan Espainiaren ordezkaria izateko urrezko domina lortze aldera lehiatzen dira.

Nafarroak "Spainskills"en azken bi edizioetan parte hartu du; 2007an hiru espezialitatetan eta 2009an seitan lehiatu zen. Azken lehiaketan, Foru Erkidegoko ordezkariak, Ile-apainketako espezialitatean, zilarrezko domina lortu zuen Lisboan iazko abenduan egin zen Europako "Euroskills" lehiaketan.

Espainiak bazkide gisa parte hartzen du Worldskills lehiaketan. Erakundeak 50 herrialdetik gora biltzen ditu eta bere helburua LH sustatzea eta hedatzea da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa