(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erregeak Barcina Lehendakariari egin dio harrera bilera batean

asteartea, 2011.eko irailak 27


Iragan maiatzaren 22ko hauteskundeen ondoren atera diren autonomia erkidegoetako lehendakari berriekin batzartzeko asmoaren barruan egin da


Joan Karlos I.a erregea eta Barcina Lehendakaria

Joan Karlos I.a erregeak Barcina Lehendakariari egin dio harrera ( irudia handitu )

Berorren maiestate Joan Karlos I.ak Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariari egin dio harrera, maiatzaren 22ko heuteskundeen ondoren hautatu ziren autonomia erkidego eta hirietako lehendakari berriekin erregea egiten ari den bileren itzuliaren barruan. Topaketa Zarzuela jauregian hasi da 13:00etan eta 35 minutu ingurukoa izan da.

Amaieran, Barcina Lehendakariak Zarzuela jauregiaren sarreran zeuden hainbat hedabideren  galderei erantzun die. Barcinak esan du erregeak "hainbat gauza jakin" dituela Nafarroako errealitatearen inguruan eta proiektu ekonomiko eta sozial nagusien berri jakin duela. Bileran, Foru Erkidegoko kontu nagusiak gainbegiratu eta horiez hitz egiteaz gain, erregea eta Lehendakaria Joan Karlos I.a erregeak Nafarroara egin dituen azken bisita ofizialez jardun dira. Yolanda Barcinak esan duenez, "erregeak gure erkidegoa modernitaterako bidean egiten ari den bilakaera azpimarratu du" eta zera gehitu du: "Joan Karlos I.a erregeak Foru Erkidegoko energia garbien ekoizpenaren eta kontsumoaren egungo egoeraren inguruko interesa izan du batez ere".

Bileran, estatuko egoera ekonomikoari eta administrazio publikoek gastu publikoari eta horri loturiko zorrari eusteko hartutako konpromisoak betetzeko ezarri beharreko doiketei buruz ere aritu dira.

Azkenik, Nafarroako Lehendakariak esan du, alde pertsonalari dagokionez, erregea "sasoi onean" ikusi duela eta jakinarazi dio espero duela operazioaren ondorengo fasea aurki amaitzea, ohiko agendari albait azkarren berriz ekin diezaion; izan ere, jakina den bezala, agenda mugatua du, azken ebakuntza kirurgikoaren ondorioz mugikortasun arazoak dituelako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa