(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Arratsalde honetan Open Data Navarra lan-mahaia osatuko da

asteazkena, 2011.eko irailak 28


Horren aurretik, ekainean erabaki ziren Open Data sariak banatuko dira, Geo Actio enpresari eta Miguel Larrazi


Arratsalde honetan Open Data Navarra lan-mahaia osatuko da ekitaldi batean. 19:00etan izango da Nafarroako Artxibategi Nagusian. Aurrez aurreko lan eta eztabaida topaketa irekia da, eta helburua "Gobernu irekiaren" ibilbide-orria ezartzeko informazioa biltzea da. Nafarroako Gobernuaren, herritarren eta  IKTen sektoreko interesdun enpresen ordezkariek osatzen dute, eta hilean behin elkartuko dira. Lehen saioan datorren hiruhilekorako bileren egutegia zehaztuko da eta, aurreikusitakoaren arabera, datorren urtarrilean lan-mahaiaren lehen bileretan egindako balorazioak eta ondorioak jasoko dituen agiria egingo da; orduan ere hilean behin elkartuko dira.

Open Data Navarra lan-mahaia osatzeko beharra iragan irailaren 6an "Hiritarrek parte hartzeko lehen topaketa" egin ondoren sortu zen. Topaketa hori Nafarroako Gobernuak bultzatu zuen herritarrek eta enpresek Administrazioarekin hitz egin, komunikatu eta parte hartzeko kanalak garatze aldera ("Gobernu irekia").  Gainera, datorren urrian, beste gai batzuen inguruko lan-mahaiak eratzea aurreikusi da, esate baterako, interneta landagunean edo software librea.

Horren aurretik, Open Data Navarra sarien lehen edizioko sariak banatuko dira. Ekitaldi horretan izango dira Guzmán Garmendia Nafarroako Gobernuko Partaidetza eta Teknologia Berrien zuzendari nagusia, Ignacio Matías NUPeko Industri eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoko zuzendaria eta Miguel Ángel Latasa ATANAko (Nafarroako IKT Enpresen Elkartea) presidentea . Sariak GeoActio enpresak "Farmacias de Guardia de Navarra" (Nafarroako guardiako farmaziak) proiektuagatik eta Miguel Larraz Salak, ikasleen modalitatean, "Localizador de farmacias desde teléfonos Android" (Android telefonoen bidez farmaziak lokalizatzeko) garatu duen lanagatik jaso dituzte.

4.000 eta 3.000 eurokoak izan dira sariak, hurrenez hurren. Open Data sariak Nafarroako Gobernuak sortu zituen NUPen eta ATANAren laguntzarekin Open Data Navarra katalogoko datuak erabiliz egiten dituzten proiektu espezifikoak saritzeko. Open Data Navarra Nafarroako Gobernuaren webgunean dagoen arlo espezifikoa da eta bere helburua Administrazioaren informazioa eskuragarri egitea da, herritarrek eta enpresek berriz banatu, berrerabili eta aprobetxa ditzaten. Lehiaketaren deialdian 11 proiektu lehiatu ziren, 5 IKTen sektoreko enpresen modalitatean eta 6 unibertsitateko ikasleenean.

Sariak banatu ondoren, Guzmán Garmendiak eta sarituek Administrazioko gardentasuna lortzeko Open Data proiektuari buruzko eztabaida batean parte hartu dute. Proiektu horren oinarria herritarrekin eta enpresekin komunikatzea, elkarlanean aritzea eta parte hartzea da, alde guztien onura lortzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa