(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

LHko 200 ikasle baino gehiagok Europako enpresetan egin zituzten praktikak iazko ikasturtean

asteazkena, 2011.eko irailak 28


Iribas kontseilaria izan da buru programako parte-hartzeileei diplomak emateko ekitaldian


LHko 200 ikasle baino gehiagok Europako enpresetan egin zituzten praktikak iazko ikasturtean

Iribas kontseilaria eta Hezkuntza Departamentuko kideak, iazko ikasturtean praktikak egin zituzten ikasle batzuekin ( irudia handitu )

Nafarroako Lanbide Heziketako 211 ikaslek Europako enpresetan egin dituzte praktikak 2010-2011 ikasturtean zehar. Atzerriko praktika horiek Leonardo da Vinci eta Erasmus LHko Europako programen barruan egin dira. Oraingoan Alemaniara (6), Frantziara (4), Herbehereetara (8), Irlandara (25), Italiara (96), Portugalera (14) eta Erresuma Batura (58) joan dira.

José Iribas Sánchez de Boado Hezkuntza kontseilaria buru izan da gaur diplomak banatzeko ekitaldian. Hezkuntza Departamentuan izan da eta han izan dira ia partaide guztiak. David Herreros Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateetako zuzendari nagusia ere ekitaldian izan da, departamentuko beste kide batzuen artean.

Mintzaldian, kontseilariak ekitaldira joan diren ikasleei hitz egin die, eta gogorarazi die LH Nafarroako hezkuntza sistemaren lorpen handienetako bat dela. "Bikaintasun, berrikuntza eta nazioarteratze hori guztia zer bihurtu den ikus dezakegu", esan du. 

Iribasek, gainera, azpimarratu du hezkuntzaren alorrean Nafarroako Gobernuak proposatu dituen erronka guztiak (82 titulazio eskaini dira, lineako trebakuntza, ingelesa jakitea bultzatu da, etab.) "zuei esker lor daitezke, gizarteak gaur egun jarraitu behar duen eredurik onena baitzarete".

Ikasle horiek atzerriko enpresetan egin dituzten egonaldiak hiru hilekoak dira, eta helburua Lantokiko Prestakuntza modulua egitea (LHko edozein titulu lortzeko beharrezkoa dena) edo ohiko ingurua ez bezalako baldintza soziolaboral eta kulturaletan praktika osagarriak egitea da. Gauzak horrela, ezagutza teknikoak eta linguistikoak garatu eta hobetzea, jarrera eta lehia profesionalak hobetzea eta laneratzeko aukerak handitzea da helburua, bai Foru Erkidegoan zein harrera egiten duten herrialdeetan.

Aldi berean, Nafarroako irakasleen eta zentroen eta Europar Batasuneko herrialdeetako ikastetxe, erakunde eta profesionalen arteko lankidetza indartu eta guztien interesekoak diren proiektu instituzionalak, berrikuntza teknologiko edo didaktikoen proiektuak garatzen dira.

Atzerriko prestakuntza denboraldi horietarako, Nafarroako Gobernuak bidaiak, ostatua eta ikasleen hizkuntzaren prestakuntza antolatzen du. Gainera, harremanak ezarri eta atzerriko enpresekin egin beharreko praktiken programa adosten du. Horretarako, agentzia espezializatuekin eta hainbat herrialdetako Lanbide Heziketako zentroekin jartzen da kontaktuan.

Prestakuntzarako egonaldiaren jarraipena eta ebaluazioa linean egiten da ikasleen lanbide heziketako ikastetxeetan.

Ikasturte honetan 64 ikaslek hasi dituzte praktikak, esate baterako, Alemanian (8), Irlandan (5), Italian (31), Portugalen (7) eta Erresuma Batuan (13); datorren urtarrilean 31 ikaslek egingo dituzte praktikak, eta apirilean 52k hasiko dituzte.

Azken hamar urteetan 1.638 ikaslek egin dituzte praktikak

Azken hamar urteetan 1.638 ikasle nafarrek egin dituzte praktikak Europako enpresaren batean, lanbideen honako talde hauetan: Gorputz- eta kirol-ekintzak (73), Administrazioa eta kudeaketa (235), Nekazaritza (58), Arte grafikoak (163), Arte plastikoak eta diseinua (156), Merkataritza eta marketina (156), Eraikuntza eta obra zibila (26), Elektrizitatea eta elektronika (55), Energia eta ura (7), Ekoizpen mekanikoa (47), Ostalaritza eta turismoa (20), Irudi pertsonala (97), Informatika eta komunikazioak (125), Instalazioa eta mantenua (66), Zura, altzariak eta artelazkia (30), Kimika (30), Osasuna (159), Komunitatearentzako zerbitzu soziokulturalak (118) edo Ibilgailuen garraioa eta mantentze-lanak (17).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa