(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 190,6 milioi euroko lehen aurrekontu-doikuntza erabaki du 2011ko % 1,3ko defizit-aren helburua betetzeko

asteazkena, 2011.eko irailak 28


Hezkuntza eta Osasun Departamentuak izan dira gutxien kaltetutakoak


Transcripción textual del video

 Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran 2011ko Aurrekontuan 190,6 milioi euroko doikuntza egitea erabaki du, aurtengorako finkatutako BPGd-aren % 1,3ko defizit-aren helburua lortzeko asmoz.

Urtea amaitu artean, urrats hori doikuntzako beste neurri batzuekin osatuko da 61,76 milioi euroko aurrezki osagarri bat lortzeko, bai eta % 1eko aurrekontuaren gauzatze ezaren ohiko hornidurarekin; aurreikuspen kontserbadorea, kontuan hartuz azken hiru urteotako batez besteko ohiko gauzatze eza % 5,5ekoa izan dela.

Neurri horiekin abenduaren 31ra 294,3 milioi euroko doikuntza batekin iritsi nahi da eta, hala, % 1,3ko defizitaren helburua beteko da.

Aurrekontu-doikuntzen berri emateko prentsaurrekoa

Gobernukideak 2011rako aurrekontu-doikuntzen berri ematen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran 2011ko Aurrekontuaren 190,6 milioi euroko doikuntza egitea erabaki du, aurtengorako finkatutako BPGd-aren % 1,3ko defizit-aren helburua lortzeko asmoz. Doitze hori 2011. urtean murrizten diren aurrekontuko 1.334 partidatan jasotzen dira edo haien gauzatzea 2012ra atzeratzen da.

Erabaki honekin, Gobernuak kontu publikoen oreka-helburuak lortzeko aurre egin behar duen ahalegin handiena egin du. Urtea amaitu artean, urrats hori doikuntzako beste neurri batzuekin osatuko da 61,76 milioi euroko aurrezki osagarri bat lortzeko, bai eta % 1eko aurrekontuaren gauzatze ezaren ohiko hornidurarekin; aurreikuspen kontserbadorea, kontuan hartuz azken hiru urteotako batez besteko ohiko gauzatze eza % 5,5ekoa izan dela.

Neurri horiekin abenduaren 31ra 294,3 milioi euroko doikuntza batekin iritsi nahi da eta, hala, % 1,3ko defizitaren helburua beteko da. Zifra hori hasieran aurreikusitako 327.27 milioiko doikuntza baino txikiagoa da, Estatuarekin dauden doikuntza fiskalen aurreikuspen hobeak kontuan izanda; zerga bereziengatik diru-sarrerak 22 milioi eurotan handituko zuen, eta kontabilitate nazionalaren doikuntza-aurreikuspenak 11 milioi eurotan hobetzen du.

Konpromiso hori prentsaurrekoan aurkeztu du Yolanda Barcina Lehendakariak eta Roberto Jiménez lehendakariordeak, Alvaro Miranda lehendakariordearekin batera, bertaratu diren Gobernuko kontseilari guztien aurrean.

% 61,3ko doikuntza 2011rako eta % 38,7 2012ra pasako da

Gobernuak guztira egin beharreko doikuntzatik, zati handiena, 116,8 milioi (% 61,3), aurrekontu-ekitaldi honetan egindako gastuaren murrizketaren bidez gauzatuko da. Aldiz, 73,8 milioiko (% 38,7) proiektu eta jardunbide talde bat 2012ko ekitaldira pasako da.

Doikuntza hauengatik gutxien kaltetutako departamentuak honako hauek dira: Hezkuntza (aurrekontuaren % 1,5 doitzen du), eta Osasuna (% 3,6). Lehendakaritza eta Administrazio Publiko ak aurrekontuaren % 4,3 doitzen du; Ekonomia eta Ogasunak, % 4,8; Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriak % 4,9; Sustapen eta Etxebizitzak % 5,3; Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumenak % 10 eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetarako Departamentuak aurrekontua % 12,3an murriztu du.

Aurreztea funtzionamenduko gastuan eta inbertsioetan

Gastuaren sailkapen ekonomikoaren ikuspegitik, doikuntza ia guztiak ohiko gastu eta inbertsio propioetan sailka daitezke, bai eta ohiko transferentzietan zein kapital-transferentzietan ere (diru publikoa beste erakunde batzuetara transferitzea ohiko gastu eta inbertsioetarako). Nolanahi ere, Gobernuak ez ditu doikuntzak egingo langileen atalean gizarte-zerbitzuak eta eta zerbitzu publikoa bermatzeko xedez.

Aurrekontua doitzeko, Nafarroako Gobernuak ahalegina egin du Administrazioaren funtzionamenduko ohiko gastuak ahalik eta gehien murrizteko (ohiko gastuen kapitulua). Haien barnean sartzen dira: bulegoko materiala, hornidurak, ordezkaritza eta lokomozioko gastuak, azterketak eta argitalpenak eta publizitatea, besteak beste. Kontzeptu horiengatik 2011. urte honetan 15,3 milioi euro aurreztea aurreikusten da. Doitzeko behar hori, beren funtzionamendurako aurrekontu publikotik diru-sarrerak jasotzen dituzten partikular, erakunde eta enpresei dagokie. Kontzeptu horiek jasotzen dituen ohiko transferentzien kapitulua, 79,5 milioi eurotan geratuko da.

Bestalde, 55,8 milioi euro inguruko inbertsioak murriztu edo 2012ra atzeratuko dira, eta doitzeko behar horrek ere, 36,7 milioiko inbertsiorako diru publikoa (kapital-transferentzia) jasotzen duten erakundeei eragingo die.

Partida nagusiak

Nafarroako Gobernuak gaur erabakitako doikuntzak Aurrekontuaren mila partida baino gehiago berraztertzea ekarri du; izan ere, gastuaren epigrafe posible guztiak berraztertu dira ahal den neurrian beren helburu eta beharrei egokitzeko.

Nolanahi ere, ahalegin nagusia 32 partidatan egingo da, lau departamentuko, eta guztiak batuta 123,8 milioi euroko balioa duten gastuak ez gauzatzea edo atzeratzea dakar, hots, gaur onetsitako doikuntzaren % 64,8.

Partidak honako hauek dira:

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentua:

- Tokiko Erakundeentzako Ohiko Transferentzien Funtsa: 11,7 M€ (esleitutako aurrekontuaren % 7)

- Tuterako Epaitegien eraikuntza: 2,8 M€ (aurrekontuaren % 52,7 )

- Iruñeko Hiriburutzako Gutuna: 1,6 M€ (aurrekontuaren % 7)

- Informatika Zentroko Kudeaketa: 1,1 M€ (aurrekontuaren % 22,6)

Ekonomia eta Ogasun Departamentua:

- Ekarpena Estatu-Hitzarmenari: 18,9 M€ (esleitutako aurrekontuaren % 3,7)

- Zorraren interesak: 3,6 M€ (aurrekontuaren % 7,5)

- Lekarozko urbanizazioa: 3 M€ (aurrekontuaren 73,2)

- Higiezin-Bulegoen Plana: 1,6 M€ (aurrekontuaren % 33,1)

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua:

- Pablo Sarasate Fundazioa: 0,8 M€ (esleitutako aurrekontuaren % 16)

- San Pedro de la Rua zaharberritzea: 0,7 M€ (aurrekontuaren % 34)

- Telebistentzako laguntzak (Canal 4, Canal 6 eta Popular Tv): 0,45 M€ (aurrekontuaren % 15,8)

- Gizarte Etxeak: 0,3 M€ (aurrekontuaren % 100%)

Hezkuntza Departamentua:

- NUP: 4 M€ (esleitutako aurrekontuaren % 6,5)

- 0-3 urteko zikloa: 0,7 M€ (aurrekontuaren %8,3)

- Eskola-garraioa: 0,5 M€ (aurrekontuaren % 3,3)

- Nafarroako Unibertsitatea: 0,4 M€ (aurrekontuaren % 40,9)

Osasun Departamentua:

- Farmazia-zerbitzuak: 18,2 M€ (esleitutako aurrekontuaren % 12)

- Tafallako espezialitateen zentroa: 3,8 M€ (aurrekontuaren % 100)

- Ebakuntza-gelak berritzea: 3 M€ (aurrekontuaren % 17,7)

- Ekipamendua: 3 M€ (aurrekontuaren % 100)

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua:

- Nafarroako Kiroldegia Pabiloia: 14,5 M€ (esleitutako aurrekontuaren % 39,4)

- Krisiaren aurkako neurriak. Kontratuak izapidetzea: 1,2 M€ (aurrekontuaren % 54,8)

- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak: 1,1 M€ (aurrekontuaren % 9,4)

- Garapenerako Lankidetza: 1 M€ (aurrekontuaren % 6,3)

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua:

- Industrializaziorako diru-laguntzak: 6,1 M€ (esleitutako aurrekontuaren % 51,2)

- Diru-laguntzak I+G+b: 2,6 M€ (aurrekontuaren %16,8)

- Inbertsioetarako diru-laguntzak: 3 M€ (aurrekontuaren % 21,3)

- Enplegu-plana: 2,4 M€ (aurrekontuaren % 4,4)

Sustapen eta Etxebizitza Departamentua:

- Errepideak zaintzea: 5,6 M€ (esleitutako aurrekontuaren % 25,9)

- Irurita-Elizondo saihesbidea: 3,8 M€ (aurrekontuaren % 44,6)

- A-12-Logroño lotura: 1,3 M€ (aurrekontuaren % 26,9)

- Kartografia: 0,3 M€ (aurrekontuaren % 50)

www.navarra.es webgunean doikuntza honen ondorioz kaltetutako aurrekontu-partida guztiak xehetasunez emango dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko doikuntzen laburpena
Ekonomia eta Ogasun Departamentuko doikuntzen laburpena
Ekonomia eta Ogasun Departamentuko doikuntzen zerrenda osoa
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko doikuntzen laburpena
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko doikuntzen zerrenda osoa
Hezkuntza Departamentuko doikuntzen laburpena
Hezkuntza Departamentuko doikuntzen zerrenda osoa
Osasun Departamentuko doikuntzen laburpena
Osasun Departamentuko doikuntzen zerrenda osoa
Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko doikuntzen laburpena
Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko doikuntzen zerrenda osoa
Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko doikuntzen laburpena
Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko doikuntzen zerrenda osoa
Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko doikuntzen laburpena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa