(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Liburutegiak irakurketarako hiru klub jarri ditu abian

asteazkena, 2011.eko irailak 28


Helduentzako Haurren Literaturako Klubean, Haurren Irakurketa Klubean eta Eleberri Beltzaren Klubean parte hartu daiteke


Nafarroako Liburutegiak irakurketarako doako hiru klub jarri ditu abian ikasturtearen hasierarekin batera. Klub horietan Nafarroako liburutegi publikoetako erabiltzaileen txartela izanik bakarrik parte hartu daiteke.

"El cuentoscopio" izeneko irakurketarako kluba helduentzat da eta haurrentzako literaturari buruzkoa da; Villar Arellanok koordinatuko du. Klub hori haurrentzako literatura haurrentzako bakarrik ez delakoaren ideia oinarri hartuta sortu da. Heldu ugarik ere haurren liburuetako istorio errazez, alegiazkoez eta zentzugabeez gozatzen dute, baita orrialdeak betetzen dituzten irudi artistikoez ere.  Irakasleei, amei, aitei eta liburudenda eta liburutegietako langileei zuzenduriko irakurketarako kluba da.

Aurkikuntzak partekatu, iruzkinak eta haurrentzako literaturari buruzko iritziak trukatu eta argitaletxeetako libururik nabarmenenez lagunartean jarduteko topaketak dira.

Hiruhileko bakoitzean genero, gai edo motibo literario batez jardungo da bi edo hiru saiotan, irakurketa berari buruzko ikuspegiak partekatu edo motibo berari buruzko askotariko ikuspuntuak bateratuko dira lanen aukeraketa eginez. Kluba urriaren 13an, osteguna, aurkeztuko da 19:00etan beheko solairuko erabilera anitzeko aretoan. Parte hartzeko, izena emateko fitxa bete eta haurren liburutegian entregatu behar da.

"El club de los Zampacuentos" 8 eta 11 urte arteko haurrentzako irakurketa kluba da, eta hori ere Villar Arellanok koordinatuko du. Kluba urriaren 20an, osteguna, aurkeztuko da 18:00etan haurren liburutegian. Hiruhileko honetan landuko diren gaietako batzuk irakurketa higuingarriak eta nazka ematen duten liburuak izango dira. Parte hartzeko, izena emateko fitxa bete eta haurren liburutegian entregatu besterik ez dago.

"La letra roja" izeneko kluba eleberri beltzean espezializaturikoa izango da, helduei zuzendurikoa. Ana Tere Artigasek koordinatuko du. Kluba urriaren 27an, osteguna, aurkeztuko da 19:00etan beheko solairuko erabilera anitzeko aretoan. Parte hartzeko, izena emateko fitxa bete eta norberak liburuak maileguan hartzeko harrera-mahaian entregatu besterik ez dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa