(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ostiral honetan zabalduko dute Ebroren Ardatzeko Valtierra eta Arguedas arteko saihesbidea ibilgailuentzat

osteguna, 2011.eko irailak 29


Nafarroako Gobernuak 15,1 milioi euro inbertitu ditu bide berri horretan; 8,4 kilometro luze da


Valtierra eta Arguedasko saihesbidea, Ebroren Ardatzean dagoena (N-134), ostiral honetan (irailak 30) irekiko da ibilgailuentzat, egunero Erriberako bi herri horietako hiriguneetatik pasatzen diren 4.200 ibilgailu inguru hartzeko. 2010eko Edukiera Planeko datuen arabera, ibilgailu horien % 7 astunak dira. 8,4 kilometroko bidea gehienez ere 80 kilometro orduko abiaduran joateko diseinatu dute. Tarte batzuetan gehienez 100 km/h abiaduran joan daiteke.

Nafarroako Gobernuak Valtierra-Arguedas Saihesbidea aldi baterako enpresa elkarteari esleitu zizkion obrak 15.142.566 euroren truke. Aldi baterako enpresa elkarte hori IC Construccion eta HNV enpresek osatzen dute. Euroestudios SL enpresak egin zuen proiektua eta obraren laguntza teknikoa ematea Berceo Ingenieros SL enpresaren ardura izan da. Obrak 2009ko urriaren 30ean hasi ziren eta aurreikusitako epearen barruan amaitu dira. Proiektua burutzeko orduan 110 lanpostu sortu dira.

Valtierra-Arguedas saihesbidea eraikitzea 2012 Nafarroa Planeko jarduera nagusietako bat izan da, eta, hori bukatuta, Nafarroako Gobernuak amaitu ditu urte honetarako N-134 Ebroren Ardatzean egiten ari diren jarduerak. Azken urteetan Andosilla, Lodosa, Mendabia, Milagro eta Valtierra-Arguedasko saihesbideak eraiki dira. Obra horietara 64.341.672 euro bideratu dira.

8,4 kilometroko luzera

8,4 kilometroko errepide berria da eta Valtierra eta Arguedas herrien hegoaldetik pasatzen da. 3,5 metro zabal diren bi erreik, 1,5 m-ko bazterbideak eta 0,75 m-ko bermek osatzen dute.

Errepide horrek NA-8712, NA-7564, NA-113 Iruña-Madril eta NA-134 Ebroren Ardatza bideekin lotzeko aukera ematen du. Egungo N-134 errepidean hasten da, Los Abetos establezimenduko gurutzagunetik 400 metro ingurura, eta N-134 errepidearekin lotzen da berriz ere Arguedasko zuzena esaten zaion lekuan. N-134 errepidearekin itxaroteko erdiko erreia eta bizkortzeko eta astirotzeko erreiak dituzten T itxurako gurutzaguneen bidez lotzen da. Horiek Valtierrarako sarbidea ematen dute. 4+720 KPn, Arguedas herrian, diamante erako lotura bat dago bi herrietara eta han egiten ari diren industrialdera sartzeko. Lotura hori NA-8712 errepidearekin elkartzen da Senda Vivara sartzeko biribilgunean.

Egiturei dagokienez, 1+000 KPn erabilera anitzeko oinezkoen azpiko pasabidea dago, 8 x 6 metrokoa. 1+710, 2+690 eta 6+400 KPetan goiko hiru pasabide daude errege abelbiderako, eta lau fabrika obra eta zeharkako drainatze-lanen hamaika obra egin dira saihesbidearen iragazkortasun hidraulikorako. Horrez gain, zazpi linea elektriko, bi telefono-linea, hornidurarako bi sare, saneamendurako bat, Gas Natural eta ONOren sareak, Ureztatzaileen Komunitatearen sarea eta Arguedasen bideen sarea berrezarri dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa