(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaur gauean bere errepideak argiztatzeko energia aurrezteko neurriak abian jarriko ditu
osteguna, 2011.eko irailak 29


Aire zabaleko eta tunelen sarrera-irteeretako argiztapenari eragingo die, urtean 333.000 euro aurreztuz eta ingurumenean inpaktu txikiagoa sortuz


Nafarroako Gobernuak errepideen foru-sarean energia aurrezteko neurri-sorta bat abian jarriko du gaur gauean eta, batez ere, tunelak egokitzeko zonaldeetako argiztapenari eragingo dio (tuneletara sartzeko hasierako metroak, eta baita irteerakoak ere bi noranzko baditu), bai eta Iruñeko Ekialdeko Ingurabideko egungo argiztapenari ere.

Neurri horrekin urtean 333.000 euro aurreztuko dela kalkulatzen da eta, horri esker, ingurumen-baldintzetan, orduko urtean 2.091.000 kilowatt-eko energia aurreztea.

Tuneletan egin beharreko jarduerei dagokienez, egungo argi-errefortzuak kenduko dira aldi lainotsuetan tunelak egokitzeko zonalde guztietan, Belate, Almandoz, Bera eta Sunbillan salbu. Nolanahi ere, gaueko argiztapena ez da gutxituko tuneletako zonalde batean ere.

Iruñeko Ekialdeko Ingurabidean,erdibitzailearen argiztapena murriztuko da Cordovilla eta NA-150 errepidearen elkarguneko biribilgunearen artean (Olatz eta Itaroa arteko saihesbidearen artean). Erdibitzailearen gainerako argiak gauerdia eta goizaldeko 05:00ak artean itzaliko dira, trafikoaren intentsitatea asko jaisten den uneekin bat eginez. Dena den, Ingurabideko lotuneen argi guztiak piztuta segituko dute gau osoan, bide-segurtasuneko puntu kritikoenak baitira.

Zifrei dagokienez, neurri horrekin tuneletako egokitzapen-zonaldeetako 1.523 proiektore itzaliko dira, eta 202 argi Iruñeko Ekialdeko Ingurabidean (404 argi 00:00ak eta 05:00ak arteko denbora-tarteetarako).

Aurrezki-plan hori egin aurretik, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Zaintza Zerbitzuak zenbait argiztapen-proba egin ditu tuneletan nahiz Iruñeko Ekialdeko Ingurabidean.

2006tik murriztutako bide-argiztapena

2006. urtetik, Nafarroako Gobernuak bere errepide-sareko argiztapena pixkanaka murrizten joan da, fluxua murriztuz atari zabaleko instalazioen pizte-aldi guztian eta egun eguzkitsuetan tuneletako sarrera egokitzeko zonaldeen deskonexioa eginez (Belate eta Almadotzen salbu). Gainera, 2008an A-12ko lotuneko argiztapena erabat murriztu zen 2008an, Zizur Nagusiaren parean, arkua itzaliz eta A-21eko enborreko argien % 50 etengabeko deskonexioa eginez.

Estatuak ere pixkanaka neurri murriztaileak hartu ditu 2010etik, trafikoaren intentsitateari eta bide-zatiko istripuen arriskuari erreparatuz, eta ordu-tarteak kontuan hartuz. Gainera, 2011ko apiriletik argiztapen-fluxua murriztu egin da oro har, baita tunelen barnealdean ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa