(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Lanbide Heziketako beste sei titulu egokitu ditu lan merkatuaren gaur egungo premietara

osteguna, 2011.eko irailak 29


Nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien industriarekin, ostalaritzarekin eta industria mantentzearekin daude lotuta


Nafarroako Gobernuak Lanbide Heziketako sei tituluren egitura eta curriculuma onetsi ditu, horietatik hiru erdi-mailakoak dira eta beste hiru goi-mailakoak, lan merkatuko premia berrietara egokitzeko. 2011-2012 ikasturte honetan ezarri diren titulazio berriak garrantzi estrategikoa eta ekonomikoa duten sektoreekin, esate baterako, nekazaritzako eta nekazaritzako elikaduren industriarekin, eta enplegua sortzen dutenekin daude lotuta, hau da, ostalaritza eta industria mantentzearekin.

Horietatik bat, Nekazaritza Ekologikoaren Ekoizpeneko teknikariaren titulua berria da. Gainerako bostek lehendik zeudenak ordezkatu dituzte: Ostalaritza Zerbitzuetako teknikaria, Lorezaintzako teknikaria, Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetan Goi-mailako teknikariaElikagaien Industriako Prozesuetan eta Kalitatean Goi-mailako teknikaria eta Instalazo Termikoen eta Likidoen Mantentze-lanetako Goi-mailako teknikaria.

Sei titulu horiek eta 2008tik onetsi diren beste 24k (horietatik 5 aurten) osatzen dute zati batean Nafarroan Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazional berria ezartzeko prozesua. Besteak beste, LOGSEren ondorioz (1990) sortu diren LHko tituluak azken urteetan lanbide ugariren bilakaerari hobeto erantzuten dieten beste batzuez ordezkatzea eragin d.

Titulazioak Nafarroako enpresen sarera doitzeko, lurraldeko azterlanak egin dira inguru emankorraren inguruan eta eskualde bakoitzeko lanbide heziketaren eskariak aztertu dira. Azterlan horiek hainbat enpresa, erakunde eta elkarteren laguntzarekin egin dira, estatuan eta nazioartean egin diren antzeko beste batzuen bidez osatu dira, eta titulu bakoitzaren curriculuma diseinatzeko balio izan dute.

Gogorarazi behar da curriculum horiek hainbat berrikuntza dituztela, adibidez, goi-mailako ziklo guztietan ingelesa gehitu da ikaskuntza horiek nazioartera zabaldu ahal izateko. Halaber, lanbide moduluak trebakuntza unitatetan antolatu dira. Horrek ikastetxeei aukera ematen die trebakuntza jarraitua eskaintzeko eta ikasleei trebakuntza unitateak gaindituta moduluak ziurtatzeko.

Aurten, 2011-2012 ikasturtean, Nafarroan 79 titulu eskainiko dira Lanbide Heziketan. Horietatik 47 goi-mailakoak dira eta 32 erdi-mailakoak. Guztira 6.619 ikaslek egingo dituzte ikasketa horiek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa