(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak "Sortu OTEB" ideien lehiaketaren III. ediziorako deia egin du



ostirala, 2011.eko irailak 30


Hautagaitzak datorren urriaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira


Nafarroako Gobernuak "Sortu OTEB 2011" negozio ideien lehiaketan parte hartzeko deialdia ireki du. Oinarri teknologikoko enpresa berritzaile (OTEB) bihurtzeko aukera duten eta zientzian eta teknologian oinarrituriko proiektuei zuzendurik dago. Hautagaitzak datorren urriaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira.

Lehiaketan unibertsitateetan, zentro teknologikoetan, enpresek edo pertsona fisikoek sortutako enpresa ekimenek parte hartu ahal izango dute. Ekimen horiek produktuak eta zerbitzuak sortu edo aplikatzeko ezagutza zientifiko-teknologikoa izango dute oinarri. Proiektuek eskualdeko enpresen sarean berritzaileak izan behar dute eta ez dute enpresa gisa eratuta egon behar.

"Sortu OTEB" lehiaketaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta Nafarroako III. Plan Teknologikoaren OTEB programaren barruan egiten da. Lehiaketaren helburua Foru Erkidegoan erroturiko eta oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzeko aukera ematen duten berrikuntza zientifiko eta teknologikoak detektatu eta babestea da. Gainera, Nafarroa OTEB Sarearen laguntza du. Sare hori osatzen dute Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, L'Urederra Fundazioak eta Cemitec, CNTA, Citean, AIN, Cener eta IDAB erakundeek.

10.000 euro saritan

"Sortu OTEB 2001" lehiaketak bi kategoria ditu: Komunitate Zientifiko-Teknologikoaren OTEB proiekturik onena unibertsitateetan eta zentro teknologikoetan egindako proiektuentzat eta ekimen pribatuko OTEB proiekturik onena enpresa eta partikularrek egindako proiektuentzat. Biak 5.000 euroko sariak dira, eta etorkizuneko enpresa lantzeko eta abian jartzeko erabili beharko dira.

Hasierako fasean, CEIN Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoak aurkeztu den hautagaitza bakoitza baloratuko du, eta txosten tekniko positiboa lortzen dutenak bigarren fasera pasako dira. Bigarren fase horretan, OTEB batzordeko kideek (Nafarroako Gobernuak osatzen du, Sodena eta CEINen bidez) osaturiko epaimahaiak finalaurrekora iritsi direnen artean irabazleak hautatuko ditu etorkizunean OTEB gisa garatzeko gaitasunaren eta Nafarroako enpresen sarean duten berrikuntza mailaren arabera.

Lehiaketara aurkezten diren proiektu guztiak baloratuko dira OTEB programari heldu ahal izateko. Programak laguntza mota ugari ematen du proiektuak garatzea eta enpresa bihurtzea errazteko, besteak beste: aholkularitza teknologikoa, patentea lortu ahal izateko azterlanak, bideragarritasun plana egitea, sustatzaileentzako prestakuntza, merkatuaren azterlanak eta produktuaren proba. Epailearen epaia azaroaren 17an jakinaraziko da.

"Sortu OTEB 2010" lehiaketako irabazleak

Lehiaketaren aurreko edizioan Anteral eta Lev 2050 atera ziren garaile, aurkeztu ziren hamar proiektuetatik.

Anteralentzat izan zen unibertsitateetan eta zentro teknologikoetan egindako Komunitate Zientifiko-Teknologikoaren OTEB proiekturik onena 2010ean. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaile talde baten emaitzak oinarri hartuta egindako ekimena da, eta bi negozio ildoren garapena aztertzen du: bata espazioko eta astronomiako aplikazioetarako goi-mailako prestaziodun klaxon antenetan dago oinarrituta, eta bestea nekazaritzako elikagaien aplikazioak, aplikazio medikoak eta farmazeutikoak dituzten terahertz uhineko irudi kameretan.  Sustatzaileek hasi dituzte jada merkatu harremanak industria aeroespazialeko eta nekazaritzako elikagaien industriako enpresekin.

Bestalde, Lev 2050entzat izan zen enpresek eta partikularrek egindako ekimen pribatuen OTEB proiekturik onena 2010ean. Lev 2010 proiektua Inbiolev enpresa bihurtu zen joan den otsailean. Enpresa, mikrobioen fermentaziotik eratorritako produktu berriak sortzeko, legamia autoktonoen starter mistoen garapena eta karakterizazioa ikertzen eta zerbitzuak eskaintzen jarduten da. Gaur egun 10 upeltegi baino gehiagorekin lan egiten du.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa