Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Harrera ordutegia 8:00etatik 15:00etara izango da
Datorren astelehenean, urriaren 3an, Sarrigurengo (Eguesibar) osasun zentroa irekiko da harrera emateko. Sarrigurengo oinarrizko osasun barrutiko biztanleei lehen mailako arreta zerbitzuak emango dizkie.
Harrera ordutegia 8:00etatik 15:00etara da; hauek dira telefono zenbakiak: 948195050 aurrez hitzordua hartzeko eta 948195051 telefonogunekoa.
Sarrigurengo osasun zentroak barrutiko 5.898 pertsonari egingo die harrera, baita Eguesibarko Ardanatz eta Badoztain eta Erripagaña herrikoei ere. Herri horietako biztanleak, orain arte, Mendillorri (Iruña) ondoko oinarrizko osasun barrutian artatzen zituzten.
Eraikin berria Espainia etorbideko 5. zenbakian dago, eta, bertan, haur eta gazteentzako osasun mentaleko zentroa eta inguruko emakumeei arreta emateko zentroa ere badaude. Lau solairu ditu eraikinak: Sotoa, haur eta gazteentzako osasun mentaleko zentroak hartzen duena (abian da uztailetik), beheko solairua eta lehen solairua, lehen mailako arreta emateko, eta hirugarren solairua, emakumeei arreta emateko zentroa duena.
Zerbitzuak 13 profesionalek ematen dituzte: familiako hiru medikuk, bi pediatrak, erizaintzako langileek (lau), gizarte langile batek eta hiru administrarik. Langileen kopuru hori indartu egingo da biztanleriak gora egiten duen neurrian.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen