(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Nafarroako Artista Gazteen 2011ko Topaketen” Ikus-entzunezko Sorkuntzen eta Arte Plastikoen sariak erabakita geratu dira ostirala, 2011.eko irailak 30


Final-erdietako lanak Arte Garaikideko Huarte Zentroan ikus daitezke abenduaren 11 bitartean


Gazteak kontzertu batean.

Gaur goizean Nafarroako Artista Gazteen 2011ko Topaketak lehiaketako Ikus-entzunezko Sorkuntza eta Arte Plastikoen modalitatetako sariak erabakita geratu dira. Lehiaketa hori Nafarroako Gobernuak antolatzen du, eta sari horien berri zentroan bertan egin den prentsaurrekoan eman dute jakitera Ana Zabalegui Kulturako zuzendari nagusiak eta Arte Garaikideko Huarte Zentroko Fundazioaren lehendakariak, eta baita Miguel Rodríguez Gazteriako Nafarroako Institutuko zuzendari nagusiak ere.

Gainera, ekitaldi horretan bertan Arte Plastikoak eta Ikus-entzunezko Sorkuntza mailetan lehiaketako obra finalistak batzen dituen erakusketa aurkeztu da; horrekin batera, azken edizioetan saritutako obrak barnean hartzen dituen Gazteriaren Nafarroako Institutuaren arte-bilduma.

Arte Plastikoetan, lehen saria Iker Serranorentzat izan da, "Basoko zaindaria" obragatik. 4.200 euro eta garaikurra jaso ditu. 1.500 euroko bigarren saria, berriz, Sandra Monterok eskuratu du·"Hutsunea eta gorputza. Lan-prozesuak" izeneko obragatik. Sariak sorkuntza plastikoa, tailerrak, materialaren erosketa, katalogoen argitaratzea, artisten bizitokiekin… lotutako edozein ekintzatarako bideratuko dira. Sariak ordainduz, Gazteriaren Nafarroako Institutuak saritutako obrak bereganatuko ditu, eta haiek beren katalogo eta bildumaren zati geratuko dira.

Ikus-entzunezko Sorkuntzan, aldiz, epaimahaiak lehen saria Acrónica Producciones enpresari eman dio, "Desentxufatuak" lanagatik: bigarren saria, berriz, María Manerok jaso du "Zentzua galtzea" lanagatik. Era horretan, lehen sariak 3.000 euro eskuratuko du, eta bigarrenak, 1.500. Bi zenbatekoak sustapen-gastuetarako eta jarduera artistikoari lotutako proiektuetarako dira.


Epaimahiak agerian utzi du, "aurtengo edizioan aurreko urteetan baino maila handiagoko obrak izan direla eta baliabideen aberastasuna handiagoa izan dela. Javier Manzanos Huarte zentroko zuzendariak nabarmendu duenez, berriz, "obrak Arte Garaikideko Zentroak aurkezteak sortzaileak gehiago ikusi ahal izatea ekarriko du".

Gazte Artisten Topaguneak gazteen artean beren sorkuntza sustatzeko bide bat da, beren jakin-min artistiko eta sortzaileak aitortzea, eta gazte artisten garapen eta sustapenaren alde egitea. Lau modalitate jasotzen dituzte: arte eszenikoak, arte plastikoak, ikus-entzunezko sorkuntza, literatur generoak eta musikak.

Arte Plastikoen epaimahaia honako hauek osatu dute: Javier Duero, komisario independenteak; Javier Manzanos, Arte Garaikideko Huarte Zentroko gerenteak; Mercedes Jover, Nafarroako Museoaren zuzendariak; Elena Goñi artistak eta Topaketetako edizio bateko irabazleak; eta Patxi Tiberio, Radio Nacional-eko kazetariak.

Arte Plastikoen modalitatearen barnean honako lan hauek sartzen dira: pintura, eskultura, grabatua, marrazkia, argazkia, bideoa, obra grafikoa, instalazioa, bideo-artea, arte elektronikoa, hiriko artea, arte soziala edo egungo edozein beste joera, bai eta diziplina arteko proiektuak ere.

Bestalde, Ikus-entzunezko Sorkuntzako epaimahaia osatzen dute: Oria Films-eko Puy Oria-k; INNAC Fundazioko zuzendari-gerente Koldo Lasak; telebistako errealizadore eta Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean praktiketako irakasle den Santi Echeverriak, Nafarroako Canal 6 telebistako zuzendari Roberto Camarak eta Alfredo Zubiaur artistak.

Ikus-entzunezko Sorkuntzan parte hartzen da: dokumentalekin, CD elkarreragileekin, fikziozko piezekin, bideo-sorkuntzekin, spot-ekin, net.art-ekin, software librearekin, new mediarekin, animazioekin, bai eta ikus-entzunezko teknikak erabiltzen dituen beste edozein joerarekin

Topaketak 14 eta 30 urte bitarteko gazte nafar guztiei irekita daude.


Erakusketaren ezaugarriak

Lehiaketak 2011ko edizio honetan 38 proposamen jaso zituen Arte Plastikoetan eta 14 Ikus-entzunezko Sorkuntzan. Haietatik guztietatik, epaimahaiek arte plastikoetako 18 obra eta ikus-entzunezko sorkuntzako 8 hautatu zituzten, eta Arte Garaikideko Zentroko lehen solairuan ikusgai daude jada.

Epaimahaiak bat etorri dira obren kalitate handia eta aurkeztutako lanen maila ona azpimarratzeko orduan, eta proposamenen barietatea eta orijinaltasuna kontuan hartu dituzte, eta baita kalitatea, berrikuntza eta ikerketa ere; gainera, egungo ikus-entzunezko ikuspegiaren joera ezberdinak aintzat hartu dituzte

Bestalde, bigarren solairuan Gazteriaren Nafarroako Institutuaren bilduma erakusgai dago, hau da, 16 artistaren 17 obra. Horiek guztiek, gainera, obra berria eskaintzen ari dira 50 pieza inguru dituen bilduma osatzeko

Erakusketa Huarteko Arte Garaikideko Zentroan bisita daiteke abenduaren 11 arte, 11:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte, asteartetik ostiralera, eta 11:00etatik 20:00ak arte larunbat, igande eta jaiegunetan.



 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Hautatutako artistak.doc
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa