(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Ideactiva 2011” lehiaketan parte hartzeko deialdia urriaren 10era arte zabaldu da ostirala, 2011.eko irailak 30


Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak antolatuta, 35 urte baino gutxiago izanik, enpresa-proiektu berritzaile bat dutenentzat eta negozio-ideiak dituzten unibertsitateko ikasleentzat da


Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak "Ideactiva 2011" lehiaketan parte hartzeko deialdia urriaren 19era arte zabaldu dute. Lehiaketa ekimen handia duten eta 35 urte baino gutxiagoko pertsonentzat da, eta enpresa-proiektu berritzaile bat dutena, eta baita negozio-ideiak dituzten unibertsitateko ikasleentzat ere.

Hala, lehiaketaren helburuak enpresa-ekimenak sustatzea da, ideia berriak dituzten gazteen enpresa-proiektuak sarituz, eta unibertsitateko kolektiboaren artean espiritu ekintzailea sustatzea. Era horretan, bi maila bereizten dira: Enpresa Proiektu onena eta Unibertsitateko Enpresako Ideia onena.

Enpresa Proiektuaren mailan parte hartu ahal izango dute, sortu berriak diren enpresek (2010eko ekainaren aurrekoak ez direnak), edo izaera berritzailearekin –hitzaren zentzu zabalenean– enpresa bat sortzeko xedea duten proiektuek (berrikuntza prozesuetan, produktuak, merkataritzako alderdiak, zerbitzuak…). Eratutako enpresak eta eratzeko asmoa duen enpresak fisikoki eta fiskalki Nafarroan kokatuta izan behar du.

Unibertsitateko Enpresa Ideia onenaren hautagaitzak unibertsitateko ikasleek aurkeztutako negozio berritzaileen ideiak izan beharko dute, eta haietatik merkatuan duten gertutasuna kontuan hartuko dira.

Sariak eta parte-hartzeko baldintzak

Lehiaketako edizio honetan bi sari eta beste bi accesit emango dira maila bakoitzean.

Enpresa Proiektu onenak 3.000 euroko saria jasoko du eta Euskadiko Kutxak finantzatutako 30.000 euro arteko lehenetsitako mailegu bat jasotzeko aukera.

Gainera, bi accesit emango dira: doako egonaldia CEINeko enpresen harrobian sei hilabetez eta 2011 Moderna Ekintzailearen Bekaren barnean IESEk emandako ekintzaileentzako zuzeneko ikastaroan parte hartzeko aukera

Unibertsitateko Enpresa Ideia onenaren saria Ipad bat izango da. Maila honetako accesit-ak dira: doako egonaldia CEINeko enpresen harrobian sei hilabetez, inkubazio aurreko modalitatean, eta gazte ekintzaileek Yuzz programan zuzenean sartzeko aukera.

Parte hartzeko interesa duten pertsonek CEINen webgunean eta www.ideactiva.es webgunean eskura daitekeen izen-emateko fitxa bidali beharko dute ideactiva@cein.es helbidera.

Lehiaketako epaimahaia osatuko dute: Nafarroako Gobernuko ordezkariek (CEIN eta Enpleguaren Nafarroako Zerbitzua), Euskadiko Kutxak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Enpresario Gazteen Elkarteak eta enpresa-adituek.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa