(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bidasoako bide berdea egokitzeko obrak datorren astean hasiko dira

ostirala, 2011.eko irailak 30


Sánchez de Muniáin kontseilaria eskualdeko turismoaren sektoreko eragile nagusiekin elkartu da gaur Baztanen


Baztan ibarraren irudi panoramikoa

Bidasoako bide berdea egokitzeko obrak datorren astean hasiko dira. Kostu osoa 800.000 eurorena da guztira. Horien % 65 (520.000 euro) Europar Batasuneko FEDER funtsak finantzatuko du eta gainerakoa (280.000 euro) Nafarroako Gobernuak.

Partidei dagokienez, garrantzitsuena N-121-A errepidearen azpitik pasako den lurpeko pasabidea egitea izango da; 500.000 euroko kostua du. Pasabide hori Alkaiaga inguruan egingo da, Lesaka eta Bera artean. Tunelaren zorua, hango argiak eta bideko seinaleak egokituko dira. Argia egokitzeko lanak datorren astean hasiko dira. Aurreikusitakoaren arabera, obrak 8 hile barru amaituko dira. 

Bide berde hori Legasatik Endarlazaraino doa (35 km) Nafarroan. Hala ere, lanak amaitzen direnean, Legasatik Hondarribiraino (Gipuzkoa) joan ahal izango da bizikletaz.

Ibilbide hori Eurovelo 1 proiektuaren parte da, Europa kontinentea alde batetik bestera zeharkatuko duten bizikleten hamabi ibilbideetatik lehena da. Bertizko Produktu Turistikoak Garatzeko Plan Estrategikoaren produktu nagusia da.

Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak gaur Baztanera egin duen bisitan jakin du datu horien berri.  Han, eskualdeko agintariekin eta turismoaren sektoreko eragileekin hitz egin du.

Bilera horietatik lehena Bertizko Turismo Partzuergoko arduradunekin egin du, eta haiekin aipautako proiektua aztertu du. Bilera horretan, kontseilariarekin eta Carlos Erce Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiarekin batera, Bertizko Turismo Partzuergoko hainbat kidek hartu dute parte, esate baterako, Izakun Goñi kudeatzaileak, Antonio Erregerena presidenteordeak, Arantza Zubieta idazkariak eta Mari Jose Iparragirre administrazio kontseiluko ordezkariak.  Batzarra Bertizko Jauregiko areto batean egin dute.

Eskualdeko inguru turistikoetara bisita

Goizean zehar, kontseilaria Iruritako Jauregia Dorretxera ere joan da XVII. eta XVIII. mendeetako familia noble baten bizimodua nolakoa zen ezagutzera eraikineko altzarien bidez. Jauregia interes turistikoko Jabetza Partikularrak Irekitzeko Programaren barruko higiezinetako bat izan zen, Nafarroako Gobernuak 2008an eta 2009an abian jarri zuena. Sánchez de Muniáin kontseilariak Elizondoraino jarraitu du ibilbidea, eta, han, Baztango Jorge Oteiza Museo Etnografikoa eta bertan dagoen Javier Cigaren bilduma ikusi dit.

Geroago, kontseilaria Arizkun herrira joan da Señorío de Ursua hotela ezagutzeko. 2004tik dago zabalik.

Bilerak Urdazubiko eta Zugarramurdiko alkateekin

Sánchez de Muniáin kontseilariak Santiago Villares Urdazubiko alkatearekin ere egin du bilera. Alkateak bisitariak gidatu ditu San Salvador monasterioa, herriko errota zaharra eta Ikaburuko lezea ikusteko ibilbidean.

Sánchez de Muniáin kontseilariak eta Carlos Erce Jesús María Aguerre Zugarramurdiko alkatearekin ere elkartu dira. Harekin herriko leku turistikoak diren Sorginen Museoa eta Zugarramurdiko Lezea ikusi dituzte.

Kontseilaria, eguna amaitzeko, Done Jakue Bidearen Lagunen Elkarteko José D'Arlas eta Luis Mari Ruiz kideekin batzartu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa