(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

% 42 egin dute behera trafiko istripuetako hildakoek Nafarroan 2011ko lehen bederatzi hilabeteetan

astelehena, 2011.eko urriak 3


Irailean 3 hildako izan ziren, 2 motor gidari eta bizikletari bat


Nafarroako Gobernuak egin duen trafiko istripuetako biktimen behin-behineko balantzearen arabera, 2011ko lehen bederatzi hilabeteetan 18 hildako erregistratu dira guztira (12 gizon eta 6 emakume) hiriko eta hiriarteko trafiko istripuetan. 2010ean, aldiz, garai berdinean 31 hildako izan ziren, % 42 gutxiago.

Irailean 3 hildako izan dira, eta 2010ean hildako bakarra izan zen. Azpimarratu beharrekoa da, 3 hildako horietatik 2 motor gidariak zirela eta bat bizikletaria; horrek ibilgailu horien gidariak ahulagoak direla adierazten du, bideetako gainerako erabiltzaileen aldean.

Nafarroako trafiko istripuen kopuruari dagokionez, 2011ko irailean 263 istripu gertatu dira guztira, 2010ko irailean baino % 22 gutxiago, orduan 335 istripu jazo baitziren. Ondorioen larritasunak ere behera egin du.  5 zauritu larri eta 2 zauritu arin gutxiago izan dira (2 eta 50 2011n eta 7 eta 53 2010ean, hurrenez hurren).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa