(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeak Bioetikaren kongresu nazional bat hartuko du datorren ostegunetik aurrera astelehena, 2011.eko urriak 3


Nafarroako Gobernuak laguntzen duen kongresua urriaren 6tik 8ra egingo da


Osasun kontseilaria Marta Vera Janín-ek aurkeztu du gaur Bioetikaren X. Kongresu Nazionala. Ekitaldia datorren ostegunetik, urriak 6, larunbatera, urriak 8, bitartean egingo da Iruleko Iruña Park hotelean eta Oinarrizko Bioetika eta Bioetika Klinikoaren Elkarteak antolatu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Kongresuaren aurkezpenean, kontseilariarekin batera elkarte horretako presidente Koldo Martínezek esku hartu du. Bertan izan dira, halaber, Nafarroako Ospitale Guneko zuzendari-gerente Ignacio Iribarren eta bertako mediku-zuzendari Ruth Vera-k.

Ekitaldian azaldu den moduan, Bioetikaren X. Kongresu Nazionalean Espainia osoko adituak izango dira; etikari buruz ariko dira, eta azken horrek erlijioarekin, erabakiak hartzearekin, osasun-laguntzan dauden arazo berriekin, etorkizuneko osasun-profesionalekin edo transplante berriekin lotutako harremanaz. Horretarako, lehen egunean kongresuaren aurreko eztabaida bat egingo da (doako sarrerarekin) erabiltzaileen elkarteekin, eta eztabaida horretan haiek osasun-profesionalei zer eskatzen dieten, horri buruzko gogoeta egingo da.

Lehen topagune honen ondoren, jende guztiarentzat zabalik dagoen ekitaldiari hasiera emango zaio "Aniztasun morala eta demokrazia erabakitzailea" hitzaldiarekin. Adela Cortina, Valentziako Unibertsitatean Filosofia Moral eta Politikoetan katedratikoa, eta Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiako kidea denak emango du hitzaldi hori. Jardunaldia Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsan egingo den bisitarekin amaituko da, autobus-geltokian.

Ostiral eta larunbateko programaren barnean sartzen dira: bost mahai-inguru, komunikazioen aurkezpen eta irakurketa eta hitzaldi onenentzako sari-banaketa. Diego Gracia irakasleak hilaren 8an eskainiko duen "Balioen eraikuntza" izeneko hitzaldiarekin kongresua amaituko da. Gracia, Medikuntzaren Historiako katedratikoa da Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta baita Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiako kidea ere.

Kongresuko laguntzaileak dira ere: Iruñeko Udala, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, La Caixa, Euskadiko Kutxa, Señorío de Otazu, Renfe, Iberia eta El Corte Inglés Bidaiak. Babesleak, berriz: Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioa, Transplanteen Erakunde Nazionala, CAN eta Banca Cívica.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa