(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Nafarroan dauden eskualde etxeetako ordezkariei egin die harrera


astelehena, 2011.eko urriak 3


Harrera 23. Aste Kulturala dela eta egin da, aurten Gaztela eta Leonen omenez


Taldeko argazkia

Vera kontseilaria Nafarroan dauden eskualde etxeetako ordezkariekin batera ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, larunbatean, urriaren 1ean, Nafarroan dauden estatuko beste eskualdeen zentroetako ordezkariei harrera egin die, Eskualde Etxeen Foru Erkidegoko Federazioaren Aste Kulturala dela eta. Aurten, Gaztela eta Leonen omenez egin da.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu aretoan egin zen, eta Marta Vera Osasun kontseilaria izan zen burua. Harekin batera izan ziren Fátima Baigorri Erakunde Harremanetako zuzendari nagusia, Ángel Peñas Gaztela eta Leongo Juntako migrazio politiken zuzendaria, Jaime Valdeolmillos Nafarroan dagoen Gaztela eta Leongo Etxeko presidentea eta Benjamín Arca Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioko presidentea.

Ekitaldira Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioa osatzen duten bederatzi erakundeetako 50 ordezkari inguru joan ziren: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kantabria, Gaztela eta Leon, Valentziako Erkidegoa, Extremadura eta Galiziako etxeak eta La Encina Altsasun dagoen Extremadurako zentro kulturala.

Ekitaldia hasteko, Nafarroako eta Gaztela eta Leongo ereserkiak entzun ziren, eta, harrera ofizialaren amaieran, eskualde etxeetako kideek dantza folklorikoen erakustaldi labur bat eskaini zuten Nafarroako Foruei egindako monumentuaren ondoan.

Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioaren 23. Aste Kulturala irailak 29 eta urriak 2 bitarte egin da, eta egun handia urriaren 1a izan zen. Eguna 11:00etan hasi zen ekitaldi erlijioso baten bidez, eta Iruñeko San Nikolas elizan loreak eskaini zitzaiozkion santuari. Ondoren, Foru Gobernuak harrerari ekin zion. Eguneko programa amaitzeko, Baluarten, Gaztela eta Leongo Mayalde folk musika taldeak emanaldia eskaini zuen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa