(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak energian aurrezten lagunduko die baliabide gutxiko ehun familiari. asteartea, 2011.eko urriak 4


Ekintza hau Hogares Kioto (Kioto Etxeak) programari dagokio sartuta dago, eta bizi-aztura jasangarriak hartzeko prestakuntza-tailerretan zehazten da.


El Gobierno de Navarra apoyará el ahorro energético en cien hogares con bajos recursos

Vázquez, Asín eta Padrón, sinaduran. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak energian aurrezten lagunduko die baliabide gutxiko ehun familiari, bizi-aztura jasangarriagoak hartzeko prestakuntza-tailerren bitartez.

Ekimen hau Foru Gobernuak Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroa (CRANA) izeneko fundazioaren bitartez bultzatzen duen

Kioto Etxeak programan, sartuta dago. Helburu horretarako, CRANAko zuzendari gerente Javier Asinek, eta Santa Lucía – Adsis Fundazioaren (erakunde laguntzailea) arduradun den Gilberto Padronek lankidetza-akordio bat sinatu dute gaur goizean. Bilera horretan parte hartu du, halaber, Irantzu Vázquez, Caja Navarra Fundazioko proiektuen finantziazio-arduradunak eta, Sonia Cuenca, erakunde horren gizarte-proiektuen kudeatzaileak.

Kioto Etxeak programa 2006. urtean bultzatu zen. Ordutik hona, Nafarroako 724 etxek parte hartu dute proiektuan, karbono dioxidoaren (CO2) isuriak gutxituz klima-aldaketa gelarazteko eta, bide batez, energia-gastua txikitzeko. Jarduera hau, era berean Nafarroako Gobernuarena den "La Apuesta Energética" (Apustu Energetikoa) programarekin batera, programa finantzatzen duen Caja Navarrako guztira 288 bezerok babesten dute.

Ekimen honetan parte hartzen dute, halaber, Santa Lucía – Adsis fundazioak, halako profila duten etxeak koordinatzeaz, bilatzeaz eta harremanetan jartzeaz arduratzen, eta VINSA sozietate publikoak, beste erakunde sozial batzuekin batera.

Tailerren egitura

Parte hartuko duten ehun familiak bost taldetan banatu dira, eta horietako bakoitzari hiru tailer emango zaizkio. Gainera, familia bakoitzak etxean energia-auditoria bat egiteko aukera du. Taldeak osatzen dituzten familiak Iruñekoak (Mendillorri, Rochapea-Txantrea, eta San Jorge-Buztintxuri) eta Berriozarrekoak dira. Tailerrak pasa den irailean hasi ziren eta azaroaren amaieran amaitzea espero da.

Lehen tailerra batez ere gasaren eta elektrizitatearen kontsumoari buruzkoa da. Parte-hartzaileei fakturako kontzeptu guztiak eta aurrezteko dauden aukerak azaltzen zaizkie: bonu soziala, azken baliabideko tarifa (TUR) edo ordutegi bereizketa. Lehen tailer honen ondoren familia bakoitzarekin auditoria egiteko eguna zehazten da. Auditoria horretan teknikari bat etxera joango zaie teknologiarekin lotutako eraginkortasun ezak edo bertan bizi direnen ohitura txarrak antzemateko, eta horiek hobetzeko tresnak haien eskura jartzeko. Bigarren tailerrean auditoriaren emaitzak aztertzen dira eta berokuntza-sistemari eta ur-sistemari buruzko oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira. Era berean eraginkortasuna, isolamendua, e.a. hobetzeko aukerak eta aholkuak eskaintzen dira. Hirugarren eta azken tailerrak etxeko tresna elektrikoen eta argiztapenaren eraginkortasuna lantzen du.

 

2010ean 124 familiak parte hartu zuten programan

Iazko ekitaldian 124 etxerekin lan egin zen, batez beste 2,8 etxe bakoitzeko. Parte hartu zuten familien %74,1ek dioenez, Kioto Etxeak programan parte hartu ondoren energia aurrezteko azturak aldatu egin ditu. Bestalde, %84,5ek dio aldaketaren bat nabaritu duela bere familia-ingurunean energia aurrezteari dagokionez. Inkestetan jasotako datuetatik azpimarratzekoa da energia-kontsumoa gutxitzeko interes handiena duena familia buru den emakumea dela.

Bestalde, azterketa horretatik ondoriozta daitekeenez, berogailuarena da etxeetan gehien kontrola daitekeen energia-kontsumoa, parte-hartzaileen %88,7k berogailu indibidualak baitzituzten. Nafarroako etxe bateko energia-kontsumoaren %68 berogailuan joaten dela kalkulatzen da.

Horrez gain, azpimarratzekoa da, baita, tailerretan parte hartu aurretik parte-hartzaileen kopuru handi batek (%50) zioena: ez omen zuten ezagutzen beren etxetresna elektrikoen energia-etiketa.

Baliabide gutxiko familientzako beste proiektu batzuk

Nafarroako Gobernuak egoitza-bazterketarekin lotutako hainbat ekimen eta proiektu bultzatzen eta babesten ditu. Aipagarriena alokairu sozialeko proiektua da. Honen bitartez, etxebizitza bat eskaintzen zaie alokairuan sozialki ahulak diren familia edo pertsonei, hilean 350 eurotan batez beste. Alokairu hau aldi baterako da, 5-8 urterako, eta urte horiek igaro ondoren familia erakunde sozial batena ez den etxebizitza batera eta bere kontura joatea du helburu. Beste proiektu bat gizarteratzeko etxebizitzena da. Proiektu hau familia bat etxebizitza batean eta honen ingurunean bizitzeko sozialki laguntzean datza. Horretarako, hainbat laguntza ematen zaizkio familiari etxebizitza erosi edo alokatzeko. Azkenik, EISOVI proiektua Nafarroako Gobernuaren gizarte-zerbitzuek bermatutako zerbitzu bat da. Honek, alde batetik, etxebizitza duin bat lortzeko aukera ematen die eta, bestetik,etxebizitza galtzeko arriskuan dauden familiei ohiko etxebizitzari eusteko behar duten bitartekaritza eskaintzen die.

Kioto Etxeak programako prestakuntza-tailerretan parte hartzen duten familiek proiektu horien erabiltzaileak dira. %65 Nafarroakoak dira. Gainera, % seme-alabak dituzten bikoteak dira eta beren ekonomia-maila baxua da: batez beste 500 eta 800 euro bitarteko diru-sarrerak hilean batez beste 2,8 pertsonaz osatutako familia-unitate batentzat.

Estatistika Institutu Nazionalak (EIN) argitaratutako bizi-baldintzei buruzko inkestako datuen arabera, 2004an Nafarroako biztanleen %0,6k ezin zuen etxebizitza tenperatura eroso batean mantendu; 2009an, aldiz, ehuneko hori %1,8ra igo zen. Egoera horrek lotura du "eskasia energetikoarekin" Hau da, egoera horretan familiak ez dira gai etxea tenperatura egokian mantentzeko (20 gradu neguan eta 25 udan), bidezko prezio batean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa