Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Bilerako gai nagusia Espainiako egoera politiko eta ekonomikoa izan da baina, batez ere, Nafarroakoa
Barcina Lehendakariak eta Miranda presidenteordeak politikari alemanei egin die harrera
(
irudia handitu
)
Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak zenbait politikari alemanekin mintzatu zen astelehenean, urriaren 3an. Haiekin, Espainiako egoera politikoari eta ekonomikoari, baina, batez ere, Foru Erkidegokoari buruz jardun zen.
Bileran izan ziren Burkand Balz Europako Parlamentuko diputatu eta ganbera horretako Kontu Ekonomiko eta Diru Kontuen Batzordeko kidea, Steffen Kampeter Alemaniako Finantza Ministerioko estatu idazkaria eta Thomas Bernd Stehling Espainiako eta Portugaleko Konrad Adenauer Fundazioko zuzendaria. Nafarroako Gobernutik, Álvaro Miranda bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria ere izan zen batzarrean.
Nafarroako Jauregian egin zen bilera, eta, bertan, ordezkari alemanek interesa agertu zuten industriaren sektoreak Nafarroako BPGan duen eragin handiaren inguruan, baita Foru Erkidegoko aniztasun politikoari buruz ere. Horrez gain, etorkizunean Nafarroarekin elkarlanean aritzeko prest daudela adierazi zuten eta, horretarako, Alemania osatzen duten länder edo eskualdeei buruzko informazioa bidaliko dutela iragarri zuten.
Topaketa Batasun Demokrata Kristauari (CDU) loturiko Konrad Adenauer Fundazioak Madrilen duen bulegoak sustatu du. Fundazioari alderdi politiko horren sortzaile eta Alemaniako lehen kantziler federalaren izena jarri zioten.
Argazki-oina (ezkerretik eskuinera): Bernd, Balz, Barcina, Miranda eta Kampeter
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen