(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langabeziak gora egin du Nafarroak; irailean, langabetuak 1.211 gehiago izan dira asteartea, 2011.eko urriak 4


Hala ere, 2011ko urtarriletik, Foru erkidegoan 393 pertsona gutxiago daude langabezian


Nafarroako Enplegu Zerbitzuen bulegoetan erregistratu den langabeziak gora egin du; 1.211 langabetu gehiago izan dira irailean abuztuko langabetuen kopuruarekin alderatuta. Beraz, guztira 42.618 pertsona daude langabezian. Iraileko gorakada % 2,92koa izan da. Hala eta guztiz ere, iragan urtarriletik, 393 pertsona gutxiago dauden langabezian.

Langabetu kopurua areagotu duten azpisektore ekonomikoak enpleguarekin loturiko jarduerak, motordun ibilgailuen, atoien eta erdi-atoien ekoizpena, eraikinen zerbitzuak eta lorezaintzako jarduerak, txikizkako merkataritza, motordun ibilgailuak eta motozikletak izan ezik, eta osasun jarduera dira. Aldiz, hezkuntzan, eraikinen eraikuntzan, elikagaien industrian, lurreko garraioetan eta tutueria bidezko garraioari loturiko jardueran eta metalurgia burdinezko, altzairuzko eta ferroaleaziozko produktuen ekoizpenean langabeziak behera egin du.

Sexuari erreparatuz gero, 22.783 emakume eta 19.835 gizon daude langabezian; aurreko hilabetearekin alderatuta, % 3,48 eta % 2,30 egin dute gora, hurrenez hurren.

Irailean, Nafarroan 24.154 kontratu egin ziren, aurreko hilean baino % 25 gehiago. Kontratu guztietatik, 1.520 mugagabeak izan ziren, hau da, % 6,29.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
2011ko iraileko enpleguaren hileroko estatistika
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa