(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Enpresen Sektore Publikoa Berregituratzeko Plana osatu du asteazkena, 2011.eko urriak 5


Urteko 28 milioi aurreztuko ditu sozietateen kopurua 38tik 13ra murriztean eta administrazio-kontseiluetako lanpostuen kopurua %47 gutxitzean


Transcripción textual del video

Sánchez de Muniáin bozeramaileak jakinarazi duenez, Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoko Enpresen Sektore Publikoa Antolatu eta Berregituratzeko Plana osatu du, sozietate publikoen kopurua 38tik 13ra murriztuz (%66). Haren hitzetan, murrizketa hori bat dator Foru Erkidegoak bete nahi dituen hersturaren, aurreztearen eta eraginkortasunaren irizpideekin. Eta Nafarroa  prozesu hori bete duten lehen erkidegoetako bat izan dela gogorarazi du.

Fachada del Palacio de Navarra.

Nafarroako Jauregiaren fatxada.

Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoko Enpresen Sektore Publikoa Antolatu eta Berregituratzeko Plana osatu du, sozietate publikoak 38tik 13ra murriztu (%66) eta haien administrazio-kontseiluetako 170 lanpostu kenduz (%47).

Gaurko saioan sozietateak Gobernuko departamentu desberdinei atxikitzea erabaki du. Aurreikusitako egutegiaren arabera, hilabete honetan osatuko dira sozietate berrien Administrazio Kontseiluak eta gerenteak izendatuko dira; azken hauek sozietate publiko bakoitza zuzentzeko planak egin beharko dituzte, Planean aurreikusita dagoen bezala kostuak aurreztea lortzeko xedez.

Hala, Antolamendu Planak aurreikusten du foru erkidegoaren diru-kutxak urtean 28 milioi euro aurreztea. Diru-kopuru hori aurreztea lortuko da, sozietateak murriztuz eta ondorioz gerenteen eta administrazio-kontseiluen kopuruak ere gutxituz, baina baita orokorrean beste gastu batzuetan aurreztuz ere: %25 aholkularitzan, aseguru-primetan, banketxeen zerbitzuetan, eta publizitate, propaganda, katalogo eta azoketan; %15 konponketa eta mantentze-lanetan, garraio eta mezularietan, bulegoko eta papergintzako materialetan, bidaia eta ordezkaritzako gastuetan, garbiketan eta segurtasunean; %10 langileen gastuetan, beste enpresa batzuek egindako lanetan, hornikuntza-gastuetan eta finantza-gastuetan; eta %4 erosketetan.

Sektore publikoaren mapa berria

Prozesu honen ondoren, Nafarroako Korporazio Publikoak (CPEN) 13 sozietatek osatzen dute. Horietako bakoitza jarduera-esparru zehatz bati atxikita dago, eta esparru horietako bakoitza Nafarroako Gobernuaren estrategiaren ildoko politika publiko bati dagokio.

Antolaketa berriak honako oinarrizko printzipio hauei erantzuten die: gaur egun dauden sozietateen kopurua arrazoiz murriztea, koordinazio eta eraginkortasun handiagoa lortzeko; beharrezkoak diren sozietateak Nafarroako Gobernuak garatzen dituen sektore-politiken arabera elkartu eta biltzea; enpresen sektore publikoan postuak murrizteko plan jasangarri bati ekitea, epe laburrera eta epe luzera; CPENetik berregituratu ondoren geratzen diren sozietate publikoen zeharkako funtzionamendua optimizatu eta homogeneizatzea; eta enpresa publikoen kudeaketa komunari lotutako baliabideak eta eragiketak gutxitu, zentralizatu eta koordinatzea.

Hala, mapa berria eta departamentu bakoitzarekiko atxikipena honako hauek izango dira:

- Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentua:

o Navarra de Infraestructuras Locales, S.A (NILSA) (Toki Azpiegituren Nafarroako Sozietatea, SA)

o Navarra de Servicios y Tecnologías, S.A (NASERTIC) (Zerbitzuen eta Teknologien Nafarroako Sozietatea, SA)

- Ekonomia eta Ogasuneko Departamentua:

o Trabajos Catastrales, S.A (TRACASA) (Katastroko Lanak, SA)

- Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentua:

o Empresa Navarra de Espacios Culturales, S.A (ENEC) (Kulturguneen Nafarroako Enpresa, SA).

- Hezkuntza Departamentua:

o Centro Navarro de Autoaprendizaje de Idiomas, S.A. (CNAI) (Hizkuntzen Autoikaskuntzako Nafarroako Zentroa, SA).

- Gizarte Politika, Berdintasuna, Kirol eta Gazteria Departamentua

o Navarra de Deporte y Ocio, S.L (NDO) (Kirol eta Aisiako Nafarroako Sozietatea, SM).

- Landa Garapeneko, Industriako, Enpleguko eta Ingurumeneko Departamentua:

o Ciudad Agroalimentaria de Tudela, S.L (CAT) (Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiria, SM).

o Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentarias, S.A (INTIA) (Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutua, SA).

o Gestión Ambiental de Navarra, S.A (GAN) (Nafarroako Ingurumenaren Kudeaketa, SA).

o Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra, S.L (CEIN) (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa, SM).

o Sociedad de Desarrollo de Navarra, S.L (SODENA) (Nafarroaren Garapenerako Sozietatea, SM)

- Sustapen eta Etxebizitza Departamentua:

o Navarra de Suelo y Vivienda, S.A (NASUVINSA) (Lurzoruaren eta Etxebizitzaren Nafarroako Sozietatea, SA).

o Agencia Navarra de la Logística y el Transporte, S.A (ANL) (Logistikaren eta Garraioaren Nafarroako Agentzia, SA).

Orain arte bezala, hamahiru enpresa hauek Nafarroako Enpresen Korporazio Publikoa, SMBn (CPEN) barnean daude, eta hau Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikita dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa