(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Haman kazetari nafarrek hedabideen egungo egoera aztertuko dute ostegun honetan Madrilen asteazkena, 2011.eko urriak 5


Foru Gobernuak antolaturiko ekitaldian Nafarroako Unibertsitate Publikoak Jaime Brunet Saria emango dio Yoani Sánchez kazetari kubatarrari


Hamar kazetari nafarrek hedabideen egungo egoera eta informazioaren profesionalek gainditu behar dituzten erronka nagusiak aztertuko dituzte ostegun honetan (urriak 6) Foru Gobernuak Madrilgo Prentsa Elkartearekin batera antolatu duen "Nafarroa hedabideetan" ekitaldiaren bigarren edizioaren barruan. Ekitaldia Madrilgo Prentsa Elkartearen egoitzan izango da 20:30etik aurrera.

Jardunaldian profesional hauek mintzatuko dira: David Beriáin Grupo Medina Media ikus-entzunezko ekoizpen-etxekoa, Beñat del Coso El Idealista higiezinen agentziakoa, José Alfonso García Servimedia berrien agentziako zuzendari kudeatzailea, María Dolores Gesalí Sabor Mediterráneo gastronomiako aldizkari digitaleko zuzendaria eta Jesús Jiménez 400 Kilómetros (Navarra-Madrid) egunkari digitaleko zuzendaria.

Horiez gain, Rubén Jiménez Cotizalia-El Confidencia egunkari digitaletako teknologia eta ekintzaileak alorren arduradunak, Eduardo Laporte bloglari eta literatura-idazleak, Ángeles Macua Hola News telebista kateko koordinatzaileak, David Torres Público egunkariko zuzendari nagusiak eta Juan Antonio Villanueva Movi-Sports Comunicación enpresako zuzendari nagusiak hartuko dute parte.

Hamar kazetarietako bakoitzak labur azalduko ditu gainditu behar dituen erronka profesionalak, balorazio abstrakturik edo hedabideen egungo egoeraren azalpen orokorrik egin gabe. Kasu zehatz batzuk aurkeztuko dituzte, eta, horiek oinarri, hedabideen gaur egungo egoera zein den jakin ahal izango da. Ondoren, solasaldi irekia egingo dute.

Jaime Brunet Saria

Jardunaldian zehar, Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2010eko Giza Eskubideak Sustatzeagatiko Jaime Brunet Nazioarteko Saria emango dio Yoani Sánchez kazetari kubatarrari. Bertan egongo ez denez, saria Eugenua Tuya Anaya argitaletxeko editore eta saridunaren lagunak hartuko du.

Sariaren epaimahaiak Sánchezen (Kuba, 1975) lana nabarmendu zuen. Lana blog baten bidez egin zuen, baina Castroren erregimenak zentsuratu egin zuen 2008ko martxoan; Kubatarrek ikusi ezin badute ere, martxan jarraitu du.

Bloga (www.desdecuba.com/generaciony) nazioarteko komunitateak aintzatetsi du hainbat sari entzutetsurekin. Besteak beste, azpimarratzekoak dira kazetaritzako Ortega y Gasset saria eta Nazioarteko Prentsa Institutuarena. Haren nabigazio-egunkaria munduko 25 koaderno onenetarikoen artean jarri dute Time eta CNNk.

Ekitaldian Salvador Estébanez Madrilgo Nafarroako Gobernuaren ordezkaria eta, erakunde antolatzaileen ordezkari gisa, Fernando González Urbaneja Madrilgo Prentsa Elkarteko presidentea izango dira, baita Alberto Catalán Jaime Brunet fundazioko patronatuko ohorezko presidenteorde eta Nafarroako Parlamentuko presidentea eta Eloísa Ramírez NUPeko Gizarte eta Kultura Proiekziorako errektoreordea ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa