(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Lanbide Heziketako hiru titulu berriren curriculuma onartu du asteazkena, 2011.eko urriak 5


Energia berriztagarriekin, nekazaritza eta abeltzaintzako produkzioarekin eta sukaldaritzarekin lotuta daude.


Nafarroako Gobernuak Lanbide Heziketako hiru titulu berriren egitura eta curriculuma onartu du gaur; bi goi-mailakoak dira eta beste erdi-mailakoa, eta energia berriztagarriekin, nekazaritza eta abeltzaintzako produkzioarekin eta sukaldaritzarekin lotuta daude. Tituluetako bi, Energia Berriztagarrien Goi-mailako Teknikaria eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako Produkzioko Teknikaria, sortu berriak dira, eta aldiz Sukalde Zuzendaritzako Goi-mailako Teknikariarenak, aurreko bat ordezten du.

Titulu berriek Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazional berrian ezarritako irizpideak betetzen dituzte. Izan ere, sistema berri horrek barnean hartzen ditu indartzen ari diren ekonomia-sektoreekin lotutako titulu berriak eta LOGSEtik (1990) datozen beste batzuk lan-merkatuaren beharretara egokitzen ditu.

Titulu hauek onartzean, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazional berriak gaur egun eskaintzen dituen 79 tituluetatik jada 33 egokitu ditu Nafarroako Gobernuak,. horietako 14 ikasturte honetan. Beraz, 2008. urtetik, 250 lanbide-modulu –ikasgaien baliokideak- baino gehiagoren curriculumak diseinatu dira, eta horiek 1.000 prestakuntza-unitate baino gehiagok osatzen dituzte.

Azpimarratzekoa da, prozesu honetan, Foru Gobernuak energiaren sektoreko kualifikazioak lantzen parte-hartze aktiboa izan duela, lan hori garatzen duten estatuko aditu-taldearen zuzendaritzapean.. Lan horren ondorioz, orain arte Lanbide Heziketako 16 kualifikazio eta 3 titulu diseinatu dira, horietako bat –Energia Berriztagarrien Goi-mailako Teknikariarena- Nafarroan eskaintzen da.

Era berean, Gobernuak Nafarroako produkzio-inguruneari buruzko lurralde-azterketak egin ditu, estatuan ezarritako oinarrizko curriculuma Foru Erkidegoko enpresen sareari egokitzeko xedez.

Curriculum berriek ekarri dituzten berrikuntzen artean, nabarmenak dira irakaskuntzak nazioarteko bihurtzeko goi-mailako ziklo guztietan ingelesa sartzea, eta lanbide-moduluak prestakuntza-unitateetan antolatzea; hala, ikastetxeek etengabeko prestakuntza eskaini dezakete eta ikasleek moduluak prestakuntza-unitate desberdinak gaindituz egiaztatzeko aukera dute.

2011-2012 ikasturte honetan Nafarroan Lanbide Heziketako 79 titulu irakasten dira, horietatik 47 goi-mailakok eta 32 erdi-mailakoak. Guztira 6.619 ikasle dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa