(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Torres kontseilariak Portonovoko (Benin) kaleko haurrentzako Hogar Don Bosco proiektuaren arduradunei egin die harrera

asteazkena, 2011.eko urriak 5


Nafarroako Gobernuak 377.000 euro baino gehiago eman ditu salesianoen proiekturako


Torres kontseilaria Josean Alemán Jóvenes y Desarrollo GKEren arduradunarekin eta Juan José Gómez Serrano Foyer Don Boscoko zuzendari eta Niños de la Calle proiektuaren arduradunarekin ( irudia handitu )

Elena Torres Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilariak bere bulegoan hartu ditu gaur goizean Juan José Serrano Porto Novoko Niños de la Calle proiektuaren arduradun eta Don Bosco aterpetxeko zuzendaria eta proiektu horiek Iruñean bultzatzen dituen Josean Alemán Jóvenes y Desarrollo GKEko arduraduna.

Bileraren helburua Torres kontseilariari proiektuaren edukia azaltzea izan da. Proiektu horretarako Nafarroako Gobernuak 377.000 euro baino gehiago eman ditu 2001ean, 2005ean, 2006an eta 2010ean. 

Zehazki, Nafarroako Gobernuak 157.765 euroko diru-laguntza eman zion Magone zentroari 2011n. 2005ean, zentro berari 98.000 euro eman zizkion hirugarren solairua, A modulua, ekipamenduz hornitzeko, D modulua eraiki eta ekipamenduz hornitzeko, haur gehiago har ditzaten, eta gizarteari kaleko haurren inguruan sentsibilizatzeko. 2006an, Foru Gobernuak 67.123 euro eman zituen D moduluan ekipamendu gehiago jartzeko eta autobus bat, motor bat, ibilgailu bat erosteko, eta abandonaturiko haurren prebentzio eta sentsibilizazio lanak burutzeko. 2010ean, proiektuak 54.868 euroko diru-laguntza jaso zuen metal-arotzeriarako lantegi berri bat eraiki eta hornitu eta langile adingabeen programa indartzeko.

Don Bosco etxea

Don Bosco etxea 1995ean eratu zen Porto Novoko salesianoen komunitatearen eskutik, familian eta gizartean tratu txarrak eta esplotazioa jasaten duten haurrei erantzuna emateko. Gaur egun hiru zentro daude, eta kokapenari eta egiten den lanari dagokionez ezberdinak dira: aterpetxea, egoitza eta ikastunen lantegiak eta granja. Gainera, barrakak daude (elkartzeko lekua) haurrarekin lehen kontaktua izateko haien eguneroko bizimoduko leku batean, hau da, merkatuetan edo Nigeriarekin muga egiten duten tokietan.

Don Bosco etxearen zuzendariak Don Boscoko salesianoak dira, eta giza taldea eta profesionalen taldea irakasleek, psikologoek, kooperanteek eta nazioarteko bolondresek osatzen dute.

Don Bosco etxearen hezkuntza metodoa "prebentzio sistema" delakoa da, San Juan Boscok bere garaian Turingo kaleko haurrekin erabili zuena. Hiru alderdi jasotzen ditu: maitasuna elementu nagusia, arrazoia eta erlijioa. Haurrak afektua, ulermena, entzutea, arreta eta kalean bizi izan denean galdu duen autoestimua berreskuratu behar ditu. Arrazoia garrantzitsua da haurrek beraien kabuz beraien ekintzak epaitzen, aztertzen ikasi behar dutelako, gogoeta eta autokritika egiteko, arrazoibide eta elkarrizketa prozesuei mesede eginez. Erlijioa, berriz, haurren espiritua haraindikoa denera irekitzeko aplikatzen da, erlijio siniskera guztiak errespetatuz eta haurrak balio etiko eta erlijiosoetan heziz.

Jóvenes y Desarrollo Fundazioa da Don Bosco etxea ordezkatzen duen GGKE; hori ere salesianoen lagunartearen babesarekin eratu zen. foyerdonbosco@yahoo.fr helbide elektronikora idatzita eta www.foyerdonbosco.org webgunearen bidez proiektu horretan laguntza eskaini daiteke. Baita Iruñeko Jóvenes y Desarrollo GKEren bidez (c/ Aralar 7, tel. 948229465) eta www.jovenesydesarrollo.org webgunean ere.


 


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa