(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

500 inguru dira Nafarroako Gobernuaren ikastaroen bitartez euskara ikasten duten langile publikoak osteguna, 2011.eko urriak 6


Hiru modalitate eskaintzen dira: presentziazkoa, trinkoa eta autoprestakuntzakoa


500 ikasle inguru matrikulatu dira Nafarroako Gobernuak 2011-12 ikasturterako eskaintzen dituen euskara-ikastaroen modalitate batera. Ikastaroak Foru Erkidegoko Administrazio Publikoetan lan egiten duten langileentzat dira.Euskarabidea prestakuntza hau hiru modalitatetan emateaz arduratzen den Foru Gobernuaren erakundea da: presentziazkoa, trinkoa eta autoprestakuntzakoa. Azken hau aste honetan hasi da.

Presentziazko moduluari dagokionez, ikasturte honetarako zazpi talde antolatu dira: lau goizez, bat eguerdian eta bi arratsaldez. Astelehenetik ostiralera, bi orduz, modu presentzialean euskara ikasi ahal izango duten ikasleak 103 dira.

Bestalde, 130 orduko ikastaro trinkoetan 57 lagun matrikulatu dira lau taldetan: A2 maila, irailean; A1 eta C1 mailak, urrian; eta B2 maila, azaroan.

Azkenik, duela urte batzuetatik hona autoprestakuntzako modulu bat eskaintzen da. Honek bi aldaera ditu:

- Tutoretzapeko autoprestakuntza: ikasleek baliabide telematikoen bitartez sei orduko lana egin behar dute Euskararen Nafar Institututik kanpo, eta astean behin bertara joan behar dute ordu eta erdiz ahozko adierazpena lantzera eta tutoretza egitera. Aurten 235 ikaslek aukeratu dute modalitate hau.

- Erdi-presentziazko autoprestakuntza: ikasleek baliabide telematikoen bitartez sei orduko lana egin behar dute eta, gainera, astean presentziazko bi saio dituzte, bina ordukoak. Aurten 91 lagunek aukeratu dute modalitate hau, bost taldetan banatuta.

Era honetako prestakuntzaren eskaera gero eta handiagoa izan da eta, beraz, gehien erabiltzen diren tresnak etengabe eguneratu behar izan dira: esate baterako, Moodle plataforma, mundu mailako hedapena duena.

Ikastaroen bigarren fasean izena emateko epea azaroan zabalduko da. 

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa