(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak “Principe de Viana” aldizkariaren zenbaki berri bat argitaratu du osteguna, 2011.eko urriak 6


Ramón Amadeu Grau, Basiano pintorea edo Pablo Orduna apaiz-jesuitaren inguruko artikulu monografikoak agertzen dira bertan


Nafarroako Gobernuak Principe de Viana aldizkariaren 252. zenbakia argitaratu du. Artearen atala Ramón Riberak egindako "Ramón Amadeu Grau irudigile katalanaren eskultura-talde bat" izeneko artikuluarekin irekitzen da, XVIII. mendeko eskultore katalan ezagun eta aztertuenetako bat. Artikulu horretan aztertzen da, San Joaquín, Santa Ana eta hodei gaineko Ume Ama Birjinaren eskultura-taldea, Palacio Decanal Tuterako Museoan kontserbatzen dena.

Atal horren barnean, halaber, Francisco Javier Zubiaur-en "Basianorengandik jasotako eraginen birpentsatzea" izeneko artikulu bat eta Eduardo Moralesek idatzitako bat topa daitezke:" Erakundeen ordezkaritza aitortza sozial eta profesionaleko bide gisa: Iruñeko arotz eta igeltseroen kasua". Lehenengoak, Basiano pintoreak -jatorria euskal pintura zuelarik- jasotako eraginei buruz orain arte eutsitako planteamenduen berraztertze bat eskaintzen du, bere maisu valentziarrengandik San Fernandoko Arte Ederretako Errege Akademian, eta Chicharrorengandik Erroman. Bigarrengoan aztertzen da, nola Iruñeko arotz eta igeltsero batzuk lortu zuten gizarte- eta profesional-mailan gora egitea Barrokoaren mendeetan, erreinuaren, katedralaren edo udalaren zerbitzura lan eginez.

Historiaren atalean "Monetaren zerga Nafarroako erreinuan (ca 1243-1355): fiskalitatea, demografia, diruaren historia" izeneko Juan Carrascoren artikulu bat jasotzen da. Atzerriko errege nafarrei zin arazten zaie txanponak egiteko beren eskubidea beren erreinura mugatuta gera zedin. Ordainetan, monetaren zerga ematen zaie, su edo etxe bakoitzari aplikatutako zerga zuzena. Pablo Ordunaren bigarren artikulu baten izenburua, "Antzinako Errejimenean zehar Nafarroako nobleziaren kanpora begirako sustapenari buruzko zirriborroa" da. Hirugarren artikulua, berriz, Antonio Astorganoren, "Zangozako kanporatutako jesuita errebelde bat: : Francisco Javier Mariátegui, zapaldutako jesuita ohia" izenekoa da; pertsonaia horrek kendutako Konpainiaren ohorearen aldarrikapen ausarta egin zuen Campomanes, Godoy eta Kadizko Gorteen aurrean. Historiaren ataleko azken artikulua "1808ko Nafarroako Konstituzioa deskribatzeko agiriari buruzkoa" izenekoa da, eta "Marketin politiko, instituzionaleko ahalegin goiztiar bat" izenburua duena.

Ondoren bibliografiari irekitako atala irekitzen da bi artikulu gehiagorekin. Lehenengoa, Francisco Javier Cabodevilla-rena da, eta "Nafarroako Bibliografia. Nafarroako bibliografiari egindako eransketa berriak" izenburua du; 136 tituludun azterketa bat da, eta Nafarroako inprentaren historia osatzen dute; bigarren artikulu batek "San Francisco Javier-en jaiotzaren V. mendeurrena dela-eta argitaratutako bibliografia" du izena eta Xabier Añoveros-ek idatzitakoa da. San Francisco de Javier-ekin lotutako hainbat gairi buruz argitaratutako monografia asko jasotzen dira bertan, gai horrekin, bai eta Javierren gaiei buruz idatzitako artikulu asko ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa