(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak tokiko erakundeen obretarako inbertsioak diruz lagunduko ditu 4,2 milioi eurorekin osteguna, 2011.eko urriak 6


Erdiak zolaketarako eta sareetarako dira, bai eta hondakinekin konposta egiteko instalazioa ere


Arazuriko instalazioak

Arazuriko instalazioak.

Nafarroako Gobernuak azken asteetan hainbat toki-erakunderen obretarako inbertsioak ordaindu ditu, zehazki 4,2 milioi euro.

Inbertsio horien erdiak, gehienak Tokiko Azpiegituren 2009-2012 Planetik datozenak, zolaketak egiteko eta hondakinen konposta egiteko Arazurin dagoen instalaziorako dira; azken lan hori Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateak egiten du, NILSA (Toki Azpiegituren Nafarroako Sozietatea, SA). 2012ko Nafarroa Planean sartuta dago eta diru-laguntza 858.024 €koa izan da. NILSAk, gainera, 120.533 €ko laguntzak jaso ditu Altsasuko geltokiko auzoko ponpaketa-estaziorako, eta Bidankozeko ibaien arazketa eta saneamendurako (83.642 €).

Saredun eta sarerik gabeko zolaketak egiteko diru-laguntzak

Saredun zolaketak egiteko zenbatekoak diru-kopuruak 601.159 € dira guztira, horietatik 223.676 € Iruñeko Tafalla kalearen (Karlos IIIa eta Behe Nafarroa kaleekiko elkargunean) I. faseko eta II. faseko berrurbanizazioari dagozkio. Berriozarreko Udalak, bestalde, 27.874 € jaso ditu Gipuzkoa Hiribideko 44. eta 52. zenbakien artean espaloiak zolatzeko, eta Arguedaseko Udalak 37.925 € jaso ditu, Silo, Tejeria eta Tutera kaleetarako. Bestalde, Ollakarizketak 38.303 € jaso ditu Zipea eta Txantrea auzoen zolaketarako, eta Bargotak 88.579 € Real eta Aldapa kaleetako lanetarako. Mendigorriak 11.827 € jasoko ditu zeharbide berria zolatzeko eta Murillo el Cuendek 67.399 € Aradako Nafarroa Hiribiderako; azken kopuru horri beste 55.144 € gehitu behar zaizkio Arradan Nafarroako Hiribideko pasealekua zolatzeko (sarerik gabe). Piedramillerak, era berean, 22.103 € jasoko ditu Kale Nagusia eta Bajera kalea urbanizatzeko.

Sarerik gabeko zolaketetan egindako inbertsioei dagokienez, guztira 460.000 euro izan dira eta, horien bitartez, Nafarroako Gobernuak ordaindu ditu Lakabeko lanak (18.779 €), Eultzeko Las Eras kaleko zolaketa (10.442€), Tafallako Las Ruedas pasealekukoa (73.595 €) eta Kuatropeakoa (39.675 €), Zugarramurdiko Azketa, Azketaberri eta Bexkor kaleetako zolaketa (57.473€), Antzineko Ikaztegi kalea (14.743 €), Zudairiko hainbat kaletako lanak (37.788 €), Lukinen euste-horma bat berreraikitzeko lanak (9.600 €), Santsolen Takonera kaleko zolaketa (48.046 €), San Martingo hainbat kaletako lanak (30.673 €), Nazarko udaletxearen ondoko kaleen zolaketa (31.446 €), bai eta Larraonako zenbait kaleren zolak berritzeko lanak ere (33.044 €).

Sareak, argiztapena eta hornikuntza

Tokiko sareen atalean, Nafarroako Gobernuak 641.936 € inbertitu ditu Cascanten N-121 errepideko zeharbidean sareak berritzeko (246.953€), Ablitasen Camino del Prado kalean euri-uren hodi biltzaile bat eraikitzeko (17.621€), Arradan Nafarroa Hiribidean eta zeharbidean hornidurako eta saneamenduko sareak berritzeko (110.014 €), Arguedasen Silo, Tejeria eta Tutera kaleetako sareak berritzeko (40.486€), Mendigorrian sareak eta hodi-biltzaileak (33.212€) eta Obanoseko S. Guillermo eta Pablo Sarasate kaleetan sareak berritzeko (13.498€), biak Baldizarbeko Mankomunitatearen kargura egindako obrak. Lan hauekin batera, Foru Gobernuak 86.944 €ko diru-laguntza eman dio Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateari Tafalla, Karlos IIIa eta Galizia Hiribidea kaleetako sareak berritzeko, bai eta Iruñeko Media Luna – Karlos III.a zatia berritzeko ere, eta azkenik Ollarizketan sareak berritzeko (40.575€).

Nafarroako Gobernuak, gainera, 343.121 € inbertitu ditu argi publikoak berritzeko hainbat obratan Bakedanon, (19.596€), Zudairin (27.445€), Antzinen (46.586€), Barasoainen (20.028€), Urbiolan (5.660€), Bargotan (38.833€), Lodosan (18.776€), eta Kasedan (166.193€).

Bestalde, Agoitz, Longida, Urraulbeiti eta Irunberriko udalek 237.842 €ko diru-laguntza jaso dute Nafarroako Gobernutik, Itoitzeko urtegitik egingo den uraren goi-hornidurako hirugarren faseko lanak ordaintzeko. Horrekin batera, Toki Administrazioko zuzendaritza nagusiak udalerri horien artean akordio bat bultzatu du, proiektu horri geratzen zaizkion faseetako lanei ekiteko, zehazki laugarren eta bosgarren faseei; hauek, besteak beste, Urraulbeiti eta Longidako udalerriei eragiten diete. Gainera, Nafarroako Gobernuak 47.906 € ordaindu dizkio Burgiko Udalari ur-hornikuntzako lanak finantzatzeko.

Bestelako jarduera batzuk

Toki-bideetako lanetarako 149.405 € ordaindu dira guztira, honela banatuta: Nardoze-Aldunate bidea egokitzea, 19.823€, Lukuberikoborda egokitu eta hobetzea Zugarramurdin, 19.850 €, Longidako Udalaren kargura dagoen Meotzeko hilerrirako sarbidea hobetzea, 22.495 €, Antzineko ur-biltegirako bidea konpondu eta egokitzea, 4.189 €; Garruesen (Ezkabarte) herrira sartzeko bidea berritu eta egokitzea 38.057€, Dorre-Elortzibarko hilerrirako bidea (21.661€) eta Gorritiko ur-biltegirako bidearen zolaketa (23.327€).

Halaber, 9.093 euro eman dira Nardose-Andurrako (Urraulbeiti), Zugarramurdiko,eta Mendazako hilerrietan hainbat konponketa egiteko, eta 295.501 euro ordaindu zaizkie erabaki askeko fondotan Bakaiku (58.426€), Elgorriaga (11.457€), Saldias (5.660€), Nazar (12.098€), Sunbilla (45.572€), Tafalla (103.267€) eta Zabaltzako udalerriei (20.769€), bai eta Eultz (4.071€), Zia (2.395€), Eritze (2.395€), Izkue (5.554€), Lakabe (2.475€), Legasa (14.518€), Hiriberri (5.482€) eta Zarrantzeko kontzejuei. (1.357€).

Hiri-hondakinen bilketari dagokionez, Foru Gobernuak 55.381 €ko diru-laguntza eman die Bortziriko Mankomunitateari atzeko kargadun kamioi bat erosteko eta Erriberagoitiko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateari edukiontziak erosteko, 16.797 €ko kostuarekin.

Gainera, Nafarroako Gobernuak 243.834 € ordaindu ditu udal-eraikinak berritu eta egokitzeko Olaibar (21.233 €), Imotz (27.138 €) eta Lanako (8.833 €) udalerrietan, eta Izkue(16.116€), Errazkin (27.413€), Getze-Galar (111.166€), Itza (17.200 €), Traibuenas (6.575,56€) eta Olabeko kontzejuetan (8.148,21€).

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa