(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Foruaren Lege Dekretuz beharrezko legezko erreformak onartu ditu 2011rako aurrekontuak doitzeko lehen paketea betetzeko osteguna, 2011.eko urriak 6


Iragan irailaren 28an hitzartutako 190,6 milioi euroko doikuntzen legezko translazioa eragingo dute


Nafarroako Jauregiaren Fatxada.

Nafarroako Jauregiaren Fatxada

Nafarroako Gobernuak gaurko ez ohiko bilkuran foruaren Lege Dekretua onartu du, eta Gobernuak iragan irailaren 28an erabakitako neurriei  forma juridikoa ematen die, 190,6 milioiko aurrekontuak doitzeko lehen paketean, 2011n BPGd-aren % 1,3ko defizita izateko xedea betetzeko asmoz. Neurria bihar sartuko da indarrean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean.

Gobernuak legearen ahalmen hau erabiltzen duen lehen aldia da; ahalmen hori Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoari eman zitzaion 2010eko urriko azken erreforman, eta Gobernuak justifikatzen du, berehala beharrezkoak diren erreformak egiteko dagoen behar "berezi eta premiazkoari" erantzunez, ekitaldi honetan gastuaren murrizketa bete dadin. Orain, Nafarroako Parlamentuak berretsi beharko ditu neurri horiek hilabeteko epean.

Toki-erakundeei dagokienez, eta udalei egin beharreko ohiko transferentzien funtseko laugarren ordainketa ez atzeratzeko (% 6,8ko murrizketa aplikatuko zaiona irailaren 28an onartutako doitzeen arabera),ordainketa hori bitan zatikatuko da. Lehenengoa zenbatekoaren % 70 izango da, eta urriaren lehen hamabostaldi honetan ordainduko da, eta bigarrena, berriz, gainerako % 30arekin, aurrekontuen doikuntza aplikatzeko beharrezkoa den legezko aldaketa eginda ordainduko da. Hala, ez da beharrezkoa ordainketa beharrezkoak diren araudi-aldaketak egin arte atzeratzea

Osasun-mailan, zentro pribatuekin dauden hitzarmenetan aurrezkia gauzatzeko, arreta espezializatuan itxaroteko bermeak aldi baterako etenda geratzen dira. Horrek zera ekarriko du: itxarote-epeak Osasuneko Sistema Nazionalerako ezarritakoak izatera pasatzea. Nolanahi ere, neurri horrek ez die eragingo bihotzeko ebakuntza, ebakuntza onkologikoa edo ebakuntza baskularra eskatzen duten pazienteei; izan ere, kasu guztietan orain arte Nafarroan indarrean dauden itxarote-epeei eutsiko zaie.

Etxebizitzaren alorrean, 6/2009 premiazko neurrien foru-legea erreformatzen da etxebizitzak birgaitzeko aparteko laguntzak eskatzeko epeari amaiera emateko; hasiera batean, abenduaren 31rako aurreikusita zegoen, eta aukera kentzen da, babestutako etxebizitza moduan kalifikatzen diren etxebizitza libreko sustapenak alokairurako bidera daitezen. Aldiz, foru-arauak indarrean jarraituko du etxebizita libreko sustapenak salerosketako babestutakora aldatzeko, bai eta erregimeneko aldaketak ere babestutako etxebizitzen sustapenen barnean (baita alokairuko sustapenak salerosketarako sustapen bilakatzea ere); uzten jarraituko da, alde batetik, babestutako etxebizitzetan gelen berrakura egiten, eta bestetik, babestutako etxebizitzarako gutxieneko baldintzetan salbuespenezko erregimena; etxebizitzari uko egiteagatik zigor-klausulei ere eutsiko zaie, baita mugatutako etxebizitza librearen erregimenari (VLL) eta oztopoa arkitektonikoak kentzeko laguntzei ere (igogailuak barne)

Garapenerako laguntzaren arloan, 2011rako etenda geratzen da aparteko deialdiak automatizatzen zituen araua, aurreko deialdien Laguntza Funtsean kanpoan gera zitezkeen soberakinekin garapenerako laguntza proiektu berriak finantzatzeko

Gizarte-zerbitzuetan, Zerbitzu Zorroaren Legean jasotako zerbitzuen bateragarritasunen erregimena aldatzen da; horretarako, Foru Aginduz araudi berri bat beharrezkoa izango da, eta bateragarritasunei eutsiko zaie Gizarte Politikako Departamentuak beharrezkoak direla adierazten duen kasuetan.

Azkenik, enplegu publikoaren alorrean eta langileen nahiz aurreikusitako aurrezkien kapituluaren izozketa betearazteko, Gobernuari eta haren erakunde autonomoei ahalmena ematen zaie oraindik deitu ez diren funtzionarioen lanpostuak murriztu ditzaten edo, deituak izanda ere, oraindik onartutako izangaien behin betiko zerrenda ez dutenak.

Alde horretatik, aurreikusita dago Nafarroako Osasun Zerbitzuak E mailako funtzionarioen 167 lanpostutako deialdi orokorraren 102 lanpostuei uko egitea, zerbitzu orokorretarako eta hainbat zerbitzuren enplegatuentzat. E mailako beste 65 lanpostuak deialdia egindako departamentuek berraztertzeko zain geratzen dira

NOZari dagozkion 102 lanpostuak ospitaleetako sukaldeetan 67 lanpostu betetzeko ziren eta gainerako 35 lanpostuak, beste zerbitzu orokor batzuetarako. 67 plaza horiei uko egin zaie NOZak Nafarroako Ospitale Guneak egun dituen bi sukaldeak elkartzea pentsatu duelako (Virgen del Camino eta Nafarroako Ospitaleko lehengo ospitaleetatik etorritakoak), eta zerbitzua kanpora ateratzea pentsatu duelako; hala, urtean 4 bat milioi euroko aurrezpen potentziala izango dela kalkulatzen da. Sukaldetan lan egiten duten langile-funtzionarioak E maila bereko beste lanpostu batzuetara bideratuko ziren NOZaren barnean. Kalkulatutako aurrezpenak kontuan hartzen du sukaldeen instalazioek berritzeko duten beharra, eta lan hori esleipendun enpresak egingo luke. Beste 35 lanpostuak garbiketa, kanpoko zaintza, zerbitzu orokor eta biltegiari dagokie; lanpostu horietarako deialdirik ez da egingo, laguntzakoak ez diren zerbitzu horien kudeaketa hobetzeko beste formula batzuk aztertzen ari baitira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa