(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gripearen aurka txertatzeko kanpaina datorren astelehenean, urriaren 10ean, hasiko da Nafarroan ostirala, 2011.eko urriak 7


Kanpaina gaur aurkeztu du Vera kontseilariak, eta datorren azaroaren 25era arte luzatuko da  


Datorren astelehenean, urriaren 10ean, Nafarroan gripearen aurka txertatzeko kanpaina hasiko da. Urtero egiten da udazkenean eta, aurten, azaroaren 25era arte luzatuko da.

Marta Vera Janín Osasun kontseilariak gaur goizean aurkeztu du kanpaina Iruñeko Osasun Publikoaren Institutuan egin den ekitaldi batean. Aurkezpenean Cristina Ibarrola Osasuneko zuzendari nagusiak ere hartu du parte.

Mintzaldian, Vera kontseilariak esan du datorren kanpainarako 120.000 dositarako txertoak erosi direla, 460.800 euroko zenbatekoa dutenak guztira (3,84 euro unitateko). Gripeak, arriskudun patologiak dituzten pertsonen kasuan batik bat, eragin ditzakeen ondorioak direla eta, gaixotasuna prebenitzeak garrantzia duela azpimarratu du. Horren haritik, esan duenez, irratian iragarkiak jartzeko, informatzeko liburuxkak zabaltzeko eta Osasun Publikoaren Institutuaren webgunearen bidez hedatzeko programa egin da. Horren guztiaren helburua "aurreko kanpainako estaldura-tasak areagotzea, arrisku handiena duten taldeetan batez ere, eta txertoaren inguruan osasun langileak sentsibilizatzea" dela azpimarratu du.

Aurreko urteetan bezala, gripea izanez gero arazoak izateko arrisku handiagoa dutenak, arazoak izateko arrisku handia dutenei gaixotasuna kutsa diezaieketenak eta oinarrizko zerbitzu publikoetan lan egiten dutenak babesteko egiten da kanpaina.

Gaixotasuna prebenitzeko neurri gomendagarrienak, urtero Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen dituen anduiekin txertatzeaz gain, eztul eta doministiku egitean sudurra eta ahoa estaltzea eta, garbiketa efikaza izan dadin, eskuak gutxi-gorabehera minutu batez xaboiz eta urez garbitzea dira.

Kanpaina nori zuzendura dagoen

Zehazki, hauek dira arazoak izateko arrisku handiena dutenak: 60 urte edo gehiago dituztenak, bihotz-hodietako edo biriketako (asma duten adingabeak barne) gaixotasun kronikoak dituzten haurrak eta helduak eta gaixotasun metaboliko kronikoak (diabetes mellitusa barne), giltzurruneko gutxiegitasuna, obesitate morbidoa, hemoglobinopatiak eta inmunosupresioa (farmakoek eragindakoa barne) direla eta aurreko urtean medikuek aldizkako jarraipena egin edo ospitaleratu behar izan diren pertsonak, edozein adinetako instituzionalizatuak, aspirina bidezko tratamendu luzea egiten ari diren haurrak eta nerabeak (6 hile eta 18 urte artekoak) eta haurdun daudenak, haurdunaldiaren edozein unetan.

Bestalde, beste batzuei gripea kutsatu diezaieken taldea hauek osatzen dute: medikuek, erizainek eta arrisku handiko jendea (adinekoak, transplantatutakoak, hiesa dutenak, etab.) artatzen duten ospitale barruko eta kanpoko langileek, egoitzetan edo gaixo kronikoak zaintzeko zentroetan lanean ari eta egoitzan bizi direnekin harreman zuzena duten langileek, arrisku handiko pazienteei etxez etxe zaintza ematen dietenek eta arrisku handia dutenen etxean bizi direnek, haurrak barne.

Azken taldea, zerbitzu publiko berezietan lan egiten dutenen taldea hain zuzen ere, hauek osatzen dute: segurtasun indarrek, suhiltzaileek, babes zibileko zerbitzuek eta irakasleek. Horrez gain, gomendagarria da hegaztien granjetan lan egiten dutenak txertatzea.

Urtaroko gripea birusengatiko eritasun infekziosoa da eta airearen bidez kutsatzen da. Bat-batean hasten da, eta egun bat eta hiru egunera arteko inkubazioa du; helduen kasuan, hiru eta bost egun arteko kutsatze-aldia izaten du gaixotasun hasten denetik, eta hiru eta zazpi egun artekoa haurretan. Sintomak hauek dira, besteak beste: sukar altua, egoera orokorrean eragiten du, buruko eta muskuluetako mina, sudur kongestioa, eztarria narriatzen da, eztula, etab.

Nafarroako Gobernuaren webguneko atal batek gripeari buruzko informazioa ematen du (ohiko galderak, gaixo jartzean zer egin, prebentzio neurriak, etab.), baita kanpaina azaltzeko liburuxka bat ere. Gripearen aurkako txertoari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo ohiko kontsultategiko edo osasun zentroko osasun langileengana.

Nafarroan, gripearen aurkako urteroko kanpainak egiten dira udazkenetan 1990etik hasita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa