(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Bruselan egingo den Eskualdeetako Lantaldera joango da astearte honetan, EBk ematen dituen eskualdeentzako laguntzei buruz eztabaidatzeko ostirala, 2011.eko urriak 7


Horren aurretik, Durao Barroso Europako Batzordeko presidentearekin bazkalduko du estatuko autonomietako lehendakariekin egingo den bilera batean


Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria Bruselara joango da urriaren 10etik 11ra (astelehenea eta asteartea) Europar Batasuneko Eskualdeetako Landatearen (EL) osoko bileran parte hartzeko. Asanblea politiko horretan elkartzen dira tokiko eta eskualdeetako erakundeak erkidegoko politikak eta legeak egiteko prozesuan.

Iragan maiatzean estatuan egin ziren hauteskundeetan hautatu ziren autonomia erkidegoetako gainerako lehendakarien moduan, Barcina ELren kide bihurtuko da astearte arratsaldean, 15:00etatik aurrera, osoko bileraren irekiera ekitaldira joan aurretik. Osoko bilera urriaren 12ra arte luzatuko da, programa eranskinaren arabera.

ELn 2014-2020rako Europako Batzordeak duela gutxi proposatu duen EBko eskualdeentzako laguntzen politika eta gaur egungo krisialdiaren barruan erkidegoko industria-politikaren etorkizuna izango dira bilerko gai nagusiak. Bilera www.cor.europa.eu webgunean jarraitu ahal izango da zuzenean.

Berriki, 2014-2020rako zenbait urtetarako finantzen esparruan, Europako Batzordeak EBko aurrekontuen (baliabide propioak) finantzazioari buruzko proposamenak eta eskualde politikarako gastuen lehentasun nagusiak, nekazaritzarentzako laguntzak eta ikerketa programak aurkeztu zituen. Orain ELri dagokio, Europako eskualde eta herriak ordezkatzeko duen eginkizunaren arabera, neurrien politika multzo horren inguruko iritzia ematea. Erkidegoko argotean "eskualdeetarako paketea" (gaztelaniazko "paquete regional" esaeraren itzulpena) esaten zaie politika horiei.

Astelehenean, Durao Barrosorekin bazkaria eta Open Days delakoaren irekiera

Bileraren aurretik, astelehen eguerdian, Barcina Lehendakariak José Manuel Durao Barroso Batzordeko presidentearekin bazkalduko du Europako Parlamentuaren egoitzan, Extremadurako Juntak antolatu duen topaketa batean. Autonomia Erkidego hori da, aurten, batzorde horretako Espainiako ordezkaritzaren buru. Bazkarian, Balearretako, Errioxako, Andaluziako, Euskal Autonomia Erkidegoko, valentziako Aragoiko, Murtziako eta kanarietako agintari nagusiak ere izango dira, Extremadurako lehendakariaz gain.

Bazkarian hitz egiteko txanda izango dute, eta Extremadurako lehendakariaren eta Durao Barroso beraren protokoloko mintzaldiez gain, bertaratzen diren autonomia erkidegoetako lehendakariek ere hitz egin eta eztabaidatuko diren gaien (EBren eskualdeko laguntzak eta industria-politika) inguruko ikuspuntua azalduko dute, baita autonomia erkidego bakoitzarentzat interesekoak izan daitezkeen beste gai batzuk ere.

Bazkaria amaitzean, Barcinak astelehen arratsaldeko ELren saioan ere parte hartuko du (15:00etan hasiko da Europako Parlamentuan) Open days delakoaren bederatzigarren edizioaren irekiera ekitaldian. Open days Europako eskualde eta hirien astea da, Europako Batzordeak eta Eskualdeetako Lantaldeak batera antolatzen dutena. Irekiera ekitaldiaren buru José Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea,  Johannes Hanh eskualde politikako komisarioa, Jerzy Buzek Europako Parlamentuko presidentea eta Mercedes Bresso Eskualdeetako Lantaldeko presidentea izango dirao.

Ekitaldiak Europako 200 eskualde baino gehiagotako tokiko eta eskualdeetako 6.000 ordezkari baino gehiago elkartuko ditu Bruselan urriaren 10etik 13ra. Ekitaldiaren izenburua "Europaren etorkizunean inbertitzen: eskualdeak eta hiriak hazkuntza burutsua, iraunkorra eta bateragarria eskaintzen" izango da, eta Europako eskualde eta hiriek Europa 2020 estrategia eta kohesio politikak aplikatzean duten egitekoari buruz hitz egingo dute.

Horrez gain, Open Days delakoaren barruan, Europa osoan zehar 253 ekitaldi egingo direla aurreikusi da iraila eta azaroa bitarte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa