(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bere webgunean leku zehatz bat eskaini die udalei, zinegotziak aukeratzeko azaroaren 20an egingo diren hauteskunde partzialetarako astelehena, 2011.eko urriak 10


Araudia eta hauteskundeko egutegia ematen ditu gaztelaniaz nahiz euskaraz, bai eta deskarga daitezkeen formulario eta inprimakiak ere


Nafarroako Gobernuak, bere webgunean, gune zehatz bat eskaintzen die udal nafarrei gaztelaniaz eta euskaraz, eta gune horren bidez, datorren azaroaren 20rako aurreikusita dauden zinegotziak aukeratzeko hauteskunde partzialak egiteko beharrezko formularioak eta txartel-ereduak deskargatu ahal izango dira. Gune horrek, gainera, hauteskunde horien deialdiari, hura zuzentzen duen araudiari eta haren hauteskunde-egutegiari buruzko informazioa eskainiko du, eta dagozkien legezko araudiak ikusteko estekak izango ditu.

Gogoratuko denez, iragan irailaren 21ean Nafarroako Gobernuak hauteskunde partzialen deialdia onartu zien iragan maiatzaren 22ko hauteskundeetan hautagaitzarik aurkeztu ez zuten kontzejuei. Hala, postu hauek bete nahi dira: kontzeju irekiaren erregimenean zuzendu behar diren kontzejuetako lehendakariena, eta lehendakariak nahiz batzordekideek osatutako batzorde baten bidez zuzendu eta administratu behar diren kontzejuetako batzordeena. Zehazki, 43 udalerritako 127 kontzeju dira (9.357 biztanle, guztira) beren ordezkariak hautatzera deitutakoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa