(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Organo Zikloak bi kontzertu eskainiko ditu Iruñean astelehena, 2011.eko urriak 10


Asteartean, urriak 11, Pablo Fernándezen emanaldia eskainiko da, eta asteazkenean, urriak 12, David Gonzálezena Nuestra Señora del Huerto elizan


2011ko Nafarroako Organo Zikloaren horma-irudia.

Nafarroako Organo Zikloak bi kontzertu antolatu ditu aste honetan Iruñeko Nuestra Señora del Huerto elizan. Pablo Fernándezek asteartean, urriak 11, G. Fescobaldi, Buxtehude, J.S.Bach,C. Fanck eta J. Langlais-en obra interpretatuko du, 20:30ean; David Gonzálezek, berriz, asteazkenean, urriak 12, ordu berean, Cabezón, Frescobaldi, Correa, Couperin, Viola, Buxtehude, Bach eta Brahms-en obra.

Pablo Fernández iruindarra da, eta hiri horretako "Pablo Sarasate" Kontserbatorioan piano-ikasketak egin zituen. Urteetan zehar, Fiteroko Monasterioko organo-jolea izan da, udalerri horretako "Santa María la Real" abesbatzari lagunduz. 2007. urtean, "Fitero, Monasterio baten ondarea" organoko kontzertuen zikloaren barnean aritu zen.

Gaur egun, organoko ikasketak egiten ari da "Pablo Sarasate" Kontserbatorioan Raúl del Toro irakaslearekin. Iruñeko San Lorenzo parrokiko organo-jolea da, eta sarritan Iruñeko Orfeoiari laguntze dion organo-jole lanetan aritzen da.

David González, berriz, madrildarra da, eta oso goiz hasi zen musika-ikasketak egiten hiri horretako musikaren udal-eskolan, ondoren Musikako Goi Kontserbatorioan sartu zen arte. Beste maisu batzuen artean, T. Naranjo, J. Soriano eta A. de Vicente-rekin ikasten du bertan.

Gaur egun, organo-ikasketak egiten ari da Iruñeko "Pablo Sarasate" Kontserbatorioan Raúl del Toro irakaslearen eskutik, eta musika barrokoaren interpretazioko zenbait ikastarotan parte hartzen du, Jesús Gonzalo eta Fabio Ciofini irakasleekin, besteak beste.

Piano-jole moduan, kontzertuak eskaini ditu Espainiako hiriburu eta udalerrietan. 2010ean, 2010eko Xacobeoa zela-eta, Errioxako Gobernuak "Kultura Santiago bidean" kontzertuen zikloan parte hartzeko gonbidatu zuten. Santa María de La Redonda-ko (Logroño) eliza-katedralean organo-jolea da, eta Alcalá de Henaresko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatuta dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa